👨👨👦👦 Biztanleak 3.717.100 |
🔎 Azalera 69.700 km² |
🏙️ Hiriburua Tbilisi |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Georgia Europa eta Asiaren artean dagoen estatu bat da, Kaukasia eskualdean.
Geografia
aldatuMendebaldean Itsaso Beltza dauka, iparraldean Errusia, ekialdean Azerbaijan eta hegoaldean Armenia eta Turkia.
Iparraldean Kaukaso Handia mendikatea dauka, eta Errusiatik banatzen du. Georgiako mendirik garaiena Xkhara da (5.047 m.).
Historia
aldatuHistoriaurrea
aldatuGaur egungo Georgiako lurraldeetan gizakiak egon dira Harri Arotik aurrera.
Antzinaroa
aldatuK.a. VII. mendean Mesopotamiatik ihesi egin zuten herriak heldu ziren Georgiako lurretara, metalurgia menderatzen zuten, eta hiriak sortu zituzten.
K.a. IV. mendean Georgiako Erresuma batua sortu zen. Gero, pertsiarren, greziarren eta erromatarren esku egon zen.
IV. mendean kristautasuna zabaldu zen, eta estatuko erlijio bihurtu zuten 319an.
Erdi Aroa
aldatuVII. mendean arabiarrak sartu ziren Georgian. VIII. mende bukaeran eskualde batzuek askatasuna lortu zuten berriro.
XII eta XIII. mendeak Georgiaren urte oparoenak izan ziren: lurralde asko kontrolatu zituzten, eta kulturak loraldia bizi izan zuen.
Mongolen inbasioak eten zuen garai hori, XIII. mendean.
Aro modernoa eta garaikidea
aldatuHurrengo mendeetan turkiar eta persiarrak lehian ibili ziren, Georgiako lurrak nork kontrolatuko.
XIX. mendean Errusiak bereganatu zuen lurraldea.
Errusiako iraultzaren ondorioz, Georgiako Errepublika sortu zen (1918-1921), baina 1922an sobietar armada gorriak okupatu zuen berriro. 1991ra arte Sobietar Batasunaren parte izan zen. Urte horretan independentzia aldarrikatu zuen.
Demografia
aldatu2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen. Hiri nagusia Tbilisi da (hiriburua) eta 1.108.717 biztanle zituen 2014an.
Biztanle gehienak kristauak dira (%85 baino gehiago).