


Bukarest Europako hiri bat da, Errumaniako hiriburua eta hiri handiena. 2010eko datuen arabera, 1.942.254 biztanle ditu; metropoli-gune osoa kontuan hartuta, 2.330.000.
Historia Aldatu
Kondairak dioenez, Bukarest hiriari izena Bucur (errumanieraz, poz) izeneko artzain batek eman zion. Dena den, hiri gisa XV. mendean sortu zen.
Klima Aldatu
Bukarestek klima kontinentala dauka, neguan hotz (-20º gradu arte) eta udaran bero (40º arte) egiten duelarik.
Leku ikusgarriak Aldatu
Hiri modernoa izan arren, iraganeko monumentu ugari gorde ditu Bukarestek: elizak, monastegiak, eraikinak...