Olibondoa Oleaceae familiako basoko zuhaitza da. Gehienek 4 eta 10 metro bitartean neurtzen dute; normalean enbor bakarra dute marroi kolorekoa, zurtoin batzuekin. Gainera, hostoak zurtoin meheetan zehar hazten dira, elkarren kontra jarriz; orokorrean, iraunkorrak, zorrotzak eta estuak izaten dira.

Goiko aldea berde kolorekoak dira, eta 2-3 urte gutxi gorabehera bizitzen dira. Aipatzekoa da, udaberrian erortzen direla, hosto berriei bide emateko. Izan ere, fruitu nabarmenenak olibak dira, eta noski, jangarriak dira. Hortaz, klima lehorreko eremuetan egoten dira. Espainia mailan Andaluzia probintzian aurki ditzakegu, Jaenen hain zuzen.

16 urteko olibondoak.

Bizi zikloa aldatu

Hiru ziklo mota bereiz daitezke:

  • Gaztaroa: Etapa hau hazia ernetzen denean hasten da, landarearen sustraiak haziz. Olibondo gazte bat bereizteko, hainbat ezaugarri aipa daitezke: tamaina, adarren intentsitatea eta hosto zabalak. 7 eta 35 urte bitartean, produktibitatearekin hasten da; hau da, fruituak ematen ditu.
  • Ekoizpen-etapa: Etapa hau 35 urterekin hasten da, olibondoaren ekoizpen eta heldutasun handiena gertatuz, betiere zaintza eta baldintzak egokiak badira. Gainera, 150 urtera arte iraun dezake.
  • Zahartzaroa: 150 urtetik aurrerako etapa da; olibondoa zahartzen denez, ekoizpena gutxitzen hasten da. Horrekin batera, egurra endekatuz doa.
   Ba al dakizu    
Olibondo bat 0-7 urte bitartean ez da produktiboa; hau da, ez du fruiturik ematen.

Zelan elikatzen dira? aldatu

Olibondoak autotrofoak dira, disolbatutako ura eta gatz mineralak sustraietatik hartzen dituzte, eta hostoetatik karbono dioxidoa. Izerdi gordina (ura eta gatzak) zurezko edalontzietatik hostoetaraino igotzen da. Hostoetan fotosintesia egiten da, eta uretan disolbatutako azukrea landarearen alde guztietara iristen da.

Eboluzioaren jatorria eta motak aldatu

Jatorria. aldatu

Olibondoak, garai mitologikoak bezain zaharrak dira. Zuhaitz honek, garrantzi handia izan du gizakiaren elikagaien artean. Olibondoak, jendartea eraikitzen hasi zen garaian Mediterranear hirien inguruan du jatorria.

 
Olibondo zaharrenetako bat.

Horregatik, Antzinarotik olibondoa gizakien bizitzaren parte izan da. Izan ere, Egiptoarrek, olibondoa ekintza anitzetarako erabiltzen zuten, besteak beste, bere likido koipetsua jateko, tenpluak argitzeko, bainuak lurrintzeko, adarrekin koroak egiteko, momiak ipintzeko etab. Bestetik, Hebrearrek, Grekoek, Feniziarrek, eta Erromatarrek ere antzeko etekinak atera zituzten olibondotik.

Espainian 250 olibondo mota baino gehiago katalogatu dira. 250 barietate horietatik, 20 dira Espainiako lurralde osoan zabalduta daudenak. Hala ere, garrantzitsuenak hurrengoak dira: Alfafara, Gordal Sevillana, Burdinola, Hojiblanca eta Picual.

Motak. aldatu

1. Alfafara: aldatu

Barietate zaharrenetako bat da; gainera, feniziarrek penintsulan sartu zutela uste da. 6.000 hektareako olibondoekin, gaixotasunen aurkako erresistentziagatik nabarmentzen da. Alikante, Valentzia eta Albaceten nabarmentzen da mota hau.

2. Gordal Sevillana: aldatu

   Ba al dakizu    

Tabernetan jaten ditugun azeituna gehienak olibondo mota honetatik ateratzen dira.

Mahaiko olibarik estimatuena da, bere izenak dioen bezala, Sevillako olibondoek ekoitzia. Bere tamaina handia da, eta interesgarriena da olioa ekoizteko ere erabil daitekeela. Zuhaitz hau, bere izenak dioen moduan Sevillan aurkitu dezakegu.

3. Burdinola: aldatu

Bereziki, Castellonen hazitako barietatea da, nahiz eta 20.000 hektarea olibondo eduki Mediterraneo osoan. Errendimendu handiko olibak olioa ekoiztera joaten dira.

 
Hojiblanca olibondoaren olibak.

4. Hojiblanca: aldatu

Herrialde osoan 265.000 hektarea inguru landatzen da, eta hirugarren barietate garrantzitsuena da. Bereziki Kordoban aurkitzen dugu, bere olioa goxoa dela ere esan behar da.

5. Picual: aldatu

 
Espainiako olibondo nabarmenena.

Garrantzitsuena da orain arte, milioi bat hektarea baino gehiagotan lantzen baita herrialde osoan, baina batez ere Jaenen. Bere produktibitatea oso handia da, eta olio gisa bikaina da. Izan ere, horrek guztiak esan nahi du gero eta gehiago landatzen dela bai ekoizpen eta ondorengo salmenta arloetan, bai baratze pribatuetan.

Fruituaren hazkuntza prozesua aldatu

Olibondoaren fruitua azeituna edo oliboa da. Olibak oboide forma du, zapore mikatza, kolore berde horixka eta mami oliotsua heldutasunera iritsitakoan, gainera hezur bat du bere barnean. Oliben osaera honako hau da: ura (50%), olioa (18-25%), karbohidratoak (20%), zelulosa (6%), proteinak (1%). Oliba heldutasunera iritsi baino lehenago 10 fasetatik pasatzen da, eta hurrengoak dira:

  • 1. fasea. Neguko gorringoa: Etapa honetan olibondoaren gorringoek pedunkulu laburra dute, forma zorrotza dute eta erabat itxita daude.
  • 2. fasea. Jardueraren hasiera: Aldi honetan gorringoak loditu egiten dira, pedunkulua luzatzen hasten da eta lore lukua sortzen hasten da.
  • 3. fasea. Ikusgai dagoen kaliza: Lore morea sortzen da. Etapa honetan lore morea erabat osatuta geratzen da, brakteak eta kaliza agerian uzten dute.
  • 4. fasea. Korola:

- Korolaren prestakuntza eta nagusitasuna. Korola ikusten hasten da, kaliza irekitzen da eta lore-botoia puztu egiten da.

- Korolaren kolore-aldaketa. Lore-botoiaren tamaina handitzen jarraitzen du, korola kolore berde horixka argitik pasatzen da (ia zuria)

  • 5. fasea. Lorezilak estimatzen dira. Lore-botoiak hazten jarraitzen du, korola irekitzen hasten da, eta, beraz, lorezilak ikus ditzakegu.
  • 6. fasea. Loraketa:
 
Olibondoetan hazten diren loreak.

- Loraldiaren hasiera. Lehenengo loreak irekitzen hasten dira, erabat ireki arte.

- Loraldi osoa. Lore guztiak edo ia guztiak irekita daude, eta, beraz, polen-giroa antzeman daiteke.

  • 7. fasea. Fruta gatzatua. Obulutegia ernalduta dagoenez, hazten doa. Ondo ikus daiteke oliba gatzatua. Petalo guztiak zimeltzen hasten dira eta azkenean erori egiten dira.
  • 8. fasea. Hezurra gogortzea. Fruitua hazten doa, gutxi gorabehera azken tamainaren erdira arte. Eta hezurra egur itxura hartzen hasten da.
  • 9. fasea. Envero. Fruitua bere azken tamainara iristen da, zerrendaren batetik beste kolore bat hartzen hasten da fruitu osoan zehar zabaltzera iritsi arte.
  • 10. fasea. Fruitua heltzea. Oliba bere heldutasun osora iristen da.

Bitxikeriak aldatu

  • Olibondoa milaurteko zuhaitz Mediterranearra da. Honen berezitasuna oliba da, existitzen den elikagai osoenetako bat ematen diguna: oliba-olioa.
  • Olibondoa bakearen ikurra da, eta olibondo adarra du ikono handi gisa.
  • Oliba-olioa dieta mediterraneoaren elementu nagusia da; sukaldaritza, kosmetika eta sendagai erabilera ugari daude, baina osasunerako onura asko daude.