Hostoa zuhaitzen adarretan jaiotzen den zatia da.
Hostoetan egiten da fotosintesia.

Hostoen forma-ugaritasuna

Hostoek bi zati dauzkate: txortena (adarra eta hostoa lotzen dituen zatia) eta orria (hostoaren zatirik handiena).

Hostoei dagokienez, sailkapen ugari egin daitezke, hainbat alderdi kontuan hartuta.

Iraunkortasunari begiratuz gero, bi mota hauek dauzkagu:

  • hosto iraunkorrak: zuhaitzean luze irauten duten hostoak dira.
  • hosto erorkorrak: udaberrian jaio, eta udazkenean erortzen diren hostoak dira.


Ertzari begiratuz gero:

  • hosto laua: ertz laua duena.
  • hosto horzduna: hortz edo zerra moduko ertzak dituena.
  • hosto gingilduna: eseak egiten dituen ertzak dituena.


Formari begiratuz gero:

  • bihotz-formakoa
  • biribildua
  • lantzaformakoa
  • orratz-formakoa
  • obalatua

Txorten bakoitzean sortzen den orri kopuruari begiratuz gero:

  • hosto bakuna: txorten bakoitzetik hosto bakar bat sortzen da.
  • hosto konposatua: txorten bakoitzetik hainbat hosto sortzen dira.


Hainbat hosto mota.