Landare asko izaki autotrofoak dira.

Izaki autotrofoak, bere kabuz elikatu ahal diren izaki bizidunak dira, hau da, behar dituzten substantzia organikoak (elikagaiak, glukosa adibidez) sortzeko gaitasuna duten izaki bizidunak.

Nola sortzen dituzte haien elikagaiak?

aldatu
  • Ura, gatz mineralak eta airetik hartzen duten karbono dioxidoa erabiltzen dituzte (mantenugaiak). Hau da, substantzia inorganikoetatik elikatzen dira.
  • Bestalde, izaki hauek ez dute bizitzeko beste izaki bat jateko beharrik. Eguzkiaren argiari esker sortzen duten glukosaz (azukre mota bat) elikatzen dira, prozesu honen izena fotosintesia da.

Eragina ekosisteman: zergatik dira garrantzitsuak?

aldatu
   Ba al dakizu    

Autotrofo batzuek, ur azpian bizi direnek, ez dute eguzki argirik behar elikatzeko. Horren ordez, substantzia kimikoak erabiltzen dituzte energia sortzeko. Prozesu horri kimiosintesia deitzen zaio.

  • Landare autotrofoek funtsezko papera betetzen dute ekosistemetan, izan ere, lehen mailako ekoizleak dira. Bestalde, oxigeno ekoizleak dira. Oxigenoa guztiz beharrekoa dena ekosistema baterako .
  • Karbonoaren zikloan parte hartzen dute: Karbono dioxidoa xurgatzen dute eta oxigenoa askatzen dute.

Autotrofoek biodibertsitatean duten garrantzia

aldatu

Biodibertsitatea bizitzaren funtsezko ezaugarria da. Mundu osoko izaki bizidunak desberdinak dira, desberdintasun honi esker bizirik gaude. Bestalde, autotrofoek fotosintesiaren (edo kimiosintesiaren) bidez ekoizten dituzte beraien elikagaiak, eta horrek kontsumitzaileei (belarjaleak, haragijaleak, etab.) eusteko aukera ematen die. Modu errez batean esanda, hainbat animaliren elikagaiak dira.

 
Piramide trofikoa eskema

Kate trofikoan eragina: Izaki autotrofoak beharrezkoak dira kate trofikoan, argiaren energia eta konposatu inorganikoak xurgatzen dituztelako eta molekula organiko bihurtzen dituztelako, funtzio biologikoak betetzeko.

Orokorrean esan ahal dugu izaki bizidun heterotrofoek (adibidez txerri batek) izaki bizidun autotrofoak elikagai bezala erabiltzen dituztela.

Autotrofo motak

aldatu

Taula honetan izaki bizidun autotrofo motak azaltzen dira.

Mota Deskribapena Erreinua Fotosintesi edo Kimiosintesi Adibidea
Landarea Fotosintesia egiten dute (CO₂ + ura → glukosa + O₂). Landarea Fotosintesia egiten dute Elorri beltza
Algak (protista) Uretako inguruneetan fotosintesia egiten duten organismoak. Protista Fotosintesia egiten dute Itsas zularra
Zianobakterioak Fotosintesia eta karbono finkapena egiten duten bakterioak. Moneroa Fotosintesia egiten dute Anabaena
Kimiosintesi bidezko bakterioak Erreakzio kimikoetatik energia lortzen dute, ez dute argirik behar. Moneroa Kimiosintesia egiten dute Nitrosomonas
Fitoplanktona Uretan bizi diren organismo mikroskopiko autotrofoak. Protista eta Moneroa Fotosintesia egiten dute Micromonas
Sufre bakterio berdeak Argia erabiliz fotosintesia egiten duten bakterio bereziak. Moneroa Fotosintesia egiten dute Chlorobium
Landare haragijaleak Fotosintesia egiten dute baina intsektuak harrapatuz osagarri elikadura dute. Landarea Fotosintesia egiten dute Otelarra
Itsas belarra Uretako landare autotrofoak dira, eta habitatak eskaintzen dituzte. Landare edo Protista Fotosintesia egiten dute Posidonia

Bibliografia

aldatu
  • Biospace. (d.g.). Autótrofos. https://www.biospace.es/autotrofos/
  • Bourne, D. G., & Muirhead, A. (2007). "Microbial diversity in hydrothermal vent ecosystems." FEMS Microbiology Reviews, 31(3), 393-408.
  • Iberdrola. (d.g.). Clasificación de los reinos biológicos de los seres vivos. https://www.iberdrola.com/sostenibilidad/clasificacion-reinos-biologicos-seres-vivos
  • Nelson, D. L., Cox, M. M. (2008). Lehninger Principles of Biochemistry (5th ed.). W.H. Freeman.
  • Jannasch, H. W., & Mottl, M. J. (1985). "Geochemical and microbial interactions in hydrothermal systems." Annual Review of Earth and Planetary Sciences, 13, 467-504.
  • Vega-Moreno, D., Santana, R., Rodríguez, C., Rueda-López, M. J., & Gelado Caballero, M. D. (2012). La química de la vida.