Haragia proteina-iturri handia da, baina garestia eta ekologikoki eztabaidagarria.
Txitxirio eta garbantzuak ere proteina-iturri dira, baina merkeak.

Proteinak makromolekula batzuk dira, aminoazido izeneko unitate txikiez osatuta daudenak. Oso garrantzitsuak dira gure organismoarentzat, zelulek dituzten funtzio edo egiteko gehienetan parte hartzen baitute. Adibidez, oxigenoa garraiatzen dute eta infekzioetatik babesten gaituzte; izan ere, gaixotasunek proteinekin zerikusi zuzena dute, behar ez bezala funtzionatzen duten proteinek eragiten dituztelako.

Proteinak elikagaietatik ateratzen ditugu:

Proteinak 22 aminoazidoren konbinazio dira: horietatik zortzi ezinbestekoak dira. Proteinen kalitatea handiagoa edo txikiagoa da, bertan diren ezinbesteko aminoazidoen kopuruaren arabera (aminoazido horietako bat ere ez badu, organismoa ez da proteinak sintetizatzeko gai). Ezinbesteko aminoazido guztiak animalia-jatorriko proteinetan topatzen dira, eta, horregatik, landare-jatorrikoak baino kalitate hobeagokoak edo balio biologiko handiagokoak dira, landare-jatorrikoek aminoazido horietako gutxiago dituztelako.

Proteinen funtzioa

aldatu

Proteinak hainbat arraizorengatik dira ezinbestekoak; besteak beste:

  • Oxigenoaren garraioan parte hartzen dute. Hemoglobina da horretan parte hartzen duen proteina.
  • Hainbat hormonaren eta entzimaren (organismoak beharrezko dituen hainbat erreakzio gauzatzen laguntzen duten substantziak) eta immunoglobulinen (hau da, organismoa defendatzeko ditugun antigorputzen) osagai dira.
  • Gorputzeko ehunen osaketan parte hartzen dute.
  • Ilea eta azkazalak osasun onarekin mantentzen dituzte.

Proteinekin sor daitezkeen arazoak

aldatu

Gure organismoak arazoren bat eduki dezake proteina batzuen eraginez; adibidez, janariren batek sortarazitako alergiak (behi-esnearen proteinarengatik, glutenarengatik, arrautzaren proteinengatik, etab.).