Quebeceko Jai Nazionalaren ospakizuna, Montrealen (Kanada).

Nazionalismoa norbere herrialde edo nazioarekiko maitasun-sentimendu sendoa da. Abertzaletasuna ere esaten zaio.

Mundu modernoan, hiritar asko oso leialak dira beren herrialdearekiko edo talde etnikoarekiko. Historialari askoren ustez, nazionalismoa indar garrantzitsuenetako bat da historia modernoaren eraketan. Nazionalismoak eragin positiboa izan dezake jendearengan, eta jendeari komunitate nazional bateko kide izateko sentimendua eman diezaioke. Hala ere, batzuetan sentimendu nazionalistek eragin dezakete jendeak bere herrialdea edo talde etnikoa beste edozein baino hobea dela pentsatzea.

Noiz sortu zen? aldatu

Nazionalismoa nahiko modernoa da. XIX. mendean Europa osoan hedatu zen. Jendea kultura bereko talde bateko kide zela sentitzen hasi zen. Sentimendu horrek nazio-estatuak sorrarazi zituen, hau da, gehienbat talde etniko bakar batez osatutako herrialdeak. Garai honetan, esate baterako, Alemania eta Italia herrialde modernoak sortu ziren. Sentimendu nazionalistek ere matxinada arrakastatsuak eragin zituzten otomandarren eta Habsburgotarren inperioen aurka, herri ezberdin askotan gobernatzen baitzuten.

XX.mendearen hasieran, Lehen Mundu Gerrak nazionalismo uholdea ekarri zuen. Otomandarren, Habsburgotarren eta Errusiako inperioak lur jota geratu ziren eta, ondorioz, Austria, Hungaria, Txekoslovakia, Polonia, Jugoslavia, Errumania eta Turkia sortu ziren.

XX. mendean geroago, nazionalismoa Afrikan eta Asian hazi egin. Europako herrialdeek kontinente horien zati handiak kontrolatzen zituzten kolonia gisa. Hango jendea protestan hasi zen atzerriko potentziek gobernatuak izatearen aurka. Beren herrialde askeak eskatzeko elkartu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Asia eta Afrikako herrialde asko Britainiar Inperiotik, Frantziatik eta Europako beste potentzia batzuetatik independizatu ziren. Horrela sortu ziren India, Aljeria, Indonesia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Botswana eta beste dozenaka herrialde burujabe.

Nazionalismoak indar handia izaten jarraitu zuen XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. Sentimendu nazionalistek Txekoslovakia eta Jugoslavia haustea ekarri zuten. Palestina izenez ezagutzen den Ekialde Hurbileko lurraldean ere arazoak sortu zituzten. Palestinako herria "estaturik gabeko naziotzat" hartzen da; herrialde propioa nahi duen talde etniko bat dira. Estaturik gabeko nazioen beste adibide batzuk Frantzia eta Espainiako euskaldunak eta Asiako hego-mendebaldeko kurduak dira.