Txikipedia:Indonesia
Indonesia hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, Indiako ozeanoaren eta Ozeano Barearen arteko ekuatorearen partean dago, Indotxinaren eta Filipinetako uharteen eta Australiaren artean.
Geografia
aldatuMunduko uhartedi-estaturik handiena da, 17.508 uharte dituena eta 5.120 kilometro luze ditu ekialdetik mendebaldera eta 1.760 kilometro zabal iparraldetik hegoaldera. Bost irla nagusiak Java, Sumatra, Kalimantan, Ginea Berria eta Sulawesi dira.
Biztanleria
aldatuBiztanleriari dagokionez, munduko laugarrena da eta gehiengo musulmana duen lehena, 2010ean 237.641.326 biztanle zituen.
Klima
aldatuIndonesiak klima tropikala du, beroa eta euritsua. Batez besteko tenperatura beti-berdintsua da urte guztian.
Hizkuntza
aldatuIndonesiako uharteetan 700 mintzaira baino gehiago erabiltzen dira. Gehienak austronesiarrak badira ere, malaysieraren ere erabiltzen da. Javera da hiztun gehien dituen tokiko hizkuntza: 84 milioi.
Erlijioa
aldatuIndonesiako konstituzioak sei erlijio onartzen ditu: islama, protestantismoa, katolizismoa, hinduismoa, budismoa eta konfuzionismoa. Biztanle gehienak musulmanak dira.