👨👨👦👦 Biztanleak 15.700.000 |
🔎 Azalera 127.900 km² |
🏙️ Hiriburua Praga |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Txekoslovakia Erdialdeko Europako herrialde bat izan zen 1918 eta 1992 artean. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean sortu zen, Austria-Hungariako Inperioaren parte izandako hainbat lurraldez osatuta. 1993ko urtarilaren 1ean, bi herrialdetan banatu zen bakean: Txekia eta Eslovakia. Praga zen Txekoslovakiako hiriburua.
Geografia eta biztanleria
aldatuTxekoslovakiak Alemania, Polonia, Austria eta Hungariarekin egiten zuen muga. Hiru eskualde nagusi zituen: Bohemia, Moravia eta Eslovakia. Bohemia eta Moraviako biztanleei "txekiar" deitzen zitzaien. Haiek zutenez botere gehien, eslovakiarrak ez zeuden gustura.
Txekoslovakiako biztanle gehienek hizkuntza eslaviarrak hitz egiten zituzten. Sudeteak izeneko inguru batean, ordea, alemanez hitz egiten zuten pertsona asko bizi ziren.
Historia
aldatu1938an, Adolf Hitlerrek, Alemaniako diktadoreak, Sudeteak bereganatu eta Alemaniako gainontzeko lurraldeekin elkartu zituen. Ondoren, denbora gutxian alemaniarrek Txekoslovakia osoa okupatu zuten.
1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitzear zegoela, Sobietar Batasunaren armadak Txekoslovakia alemaniarren eskuetatik askatu zuen. Orduan, komunistek, sobietarren laguntzarekin, gobernua berenganatu zuten. Txekoslovakiak urte zailak pasatu zituen komunisten menpe. Uztak ez ziren lehen bezain emankorrak, eta industria berriek ingurumena kutsatu zuten. Gainera, herritarrek eskubide asko galdu zituzten, eta jende asko zegoen gobernu komunistaren aurka. 1968an, Alexander Dubcek izeneko buruzagi bat gobernura demokrazia ekartzen saiatu zen. Sobietar Batasunari, ordea, ez zitzaizkion aldaketa horiek gustatu, eta soldaduak eta tankeak bidali zituen Txekoslovakiara Dubcek boteretik kentzeko. Gobernu berriak kontrol zorrotza berrezarri zuen.
80ko hamarkadan, gobernuaren aurkako protestak indarra hartzen hasi ziren azkenean. Gobernu komunistak dimisioa eman zuen 1989 amaieran. Václav Havel izan zen Txekoslovakiak 40 urte baino gehiagon izan zuen lehen presidente demokratikoa. Azken soldadu sobietarrek 1991n egin zuten alde Txekoslovakiatik.
Komunismoa amaitu ondoren, okerrera egin zuten txekiarren eta eslovakiarren arteko harremanek, eta eslovakiarrek banantzearen eta beste herrialde bat sortzearen alde eman zuten botoa. 1992ko abenduaren 31n, Txekoslovakia bi estatu ezberdinetan banatu zen bakean: Txekia eta Eslovakia.