👨👨👦👦 Biztanleak 84.358.845 |
🔎 Azalera 357.587,77 km² |
🏙️ Hiriburua Berlin |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Alemania, edo, ofizialki, Alemaniako Errepublika Federala, Europako estatu bat da. Berlin da hiriburua. Europako herrialdeetan, ekonomiarik indartsuena duena da.
Herrialdeak 357.168 km²ko azalera du, eta 2014an, 80.716.000 biztanle zituen.
Geografia
aldatuEuroparen erdialdean kokaturik dago. Hegoaldean Alpeak izeneko mendikatea du eta gainerako lurraldea lautada handi bat da. Ibai garrantzitsuak ditu: Danubio, Rhin eta Elba dira handienak. Iparraldean bi itsaso ditu, ezkerrean Ipar itsasoa eta eskuman Itsaso Baltikoa.
Europa erdialdean dagoenez, herrialde askorekin egiten du muga:
- Mendebaldean: Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo.
- Hegoaldean: Suitza eta Austria.
- Ekialdean: Polonia eta Txekiar Errepublika.
- Iparraldean: Danimarka.
Hiriak
aldatuHiri handienak honako hauek dira:
Historia
aldatuErromatarrek Germania izena eman zioten eremu honi. Bertan tribu asko bizi ziren.
Gure aroko 843 urtean Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zen eta 1.000 urte iraun zuen. Inperio honetako eskualde batzuk oso boteretsuak bihurtu ziren, iparraldean Prusia eta hegoaldean Baviera eta Austria. Mendebaldean Rhur eskualdean industria handia sortu zen.
XX. mendean bi gerra handi izan zituen, Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra, eta biak galdu zituen. 1945 urtean bitan banatuta gelditu zen: Mendebaldeko Alemania eta Ekialdeko Alemania. Biak 1990 urtean elkartu ziren berriro.
Kirola
aldatuAlemaniako kirol nagusiak futbola eta eskubaloia dira. Bayern Munich futbol taldea da Alemaniako onena eta bost aldiz irabazi du Europako Txapeldunen Liga.
Irudiak
aldatu-
Berlin hiriburua.
-
Brandeburgoko Atea.
-
Berlingo harresia.
-
Neuschwanstein gaztelua.