Hari-instrumentu batzuk.

Musika-tresna musika egiteko balio duen objektu bat da. Batzuetan instrumentuek, musika egiteko baino, giroa sortzeko, jolasteko edo abisuak emateko balio dute; horregatik, soinu-tresna ere esaten diegu.

Nola sailkatzen dira ?

aldatu

Instrumentuak era askotara sailka daitezke, baina musikologian hotsa sortzeko moduaren arabera sailkatzen dira, honako talde hauetan:

Aerofonoak

aldatu
  • Aerofonoak airea bibraraztean hotsa ematen dutenak dira. Askotan haize-instrumentu ere esaten zaie. Txistua, klarinetea, akordeoia eta burruna, adibidez, haize instrumentuak dira. Talde honetako tresnak batzuetan haien materialaren arabera ere sailkatzen dira, adibidez, metalezkoak edo zurezkoak.

Kordofonoak

aldatu


Membranofonoak

aldatu

Idiofonoak

aldatu


Noiztik daude musika tresnak ?

aldatu

Musika-tresna batzuk oso aspaldikoak dira eta ez dago jakiterik noiz, non edota nork asmatu zituen. Beste batzuk ordea, berriagoak dira eta egile jakin bat dute. Hau da saxofoiaren kasua: XIX. mendean asmatu zuen Adolph Sax-ek.

Orkestra modernoetan musika-tresnak sailkatzeko beste erak dituzte. Adibidez, perkusio taldea dute: bertan idiofonoak zein menbranofonoak aurki ditzakegu.