Danbolin arrunta.

Danbolina danbor zilindriko bat da, zabalera baino altuera handiagoa duena. Danbolina txistuarekin batera ikusi ohi dugu, txistulariak bi musika tresna hauek batera jotzen baititu gehienetan. Horregatik, txistulariei danbolintero ere esaten zaie. Eskualde batzuetan dabolinari ttun-ttun ere esaten zaio, eta beraz joleei ttunttunero deitura ere eman zaie.

Nolakoa da danbolina? aldatu

 
Danbolina eta txistua batera jotzen.

Danbolinak kaxa zilindriko bat du, atabalarena baino luzeagoa eta estuagoa. Kaxa larruzko mintzez itxia dago goian eta behean. Larruzko mintzak, tenkatzeko sokazko sistema izaten du. Danbolin berri batzuek, ordea, burdinazko tentsoreak izaten dituzte. Larruaren hotsa aldatzeko eta handitzeko azpiko larruaren kontra tripazko edo bestelako bordoia (soka) izaten dute.

Antzina neurri desberdinetakoak izaten omen ziren. Gaur egun bi motatakoak erabiltzen dira: danbolina (txikia - agudoa) eta bonbetea (handia - grabea).

Nola jotzen da? aldatu

Txistularia bera bakarrik nahikoa da doinua eta erritmoa emateko. Pertsona berak jotzen ditu biak: esku batekin txistua eta beste eskuan daraman makilarekin danbolina, txistua jotzen duen besotik zintzilik daramana.