Gizona igurtzitako anis botila jotzen.

Igurtzitako botila idiofonoen familiako soinu-tresnatzat har dezakegu.

Nolakoa da? aldatu

Botila honek azal zimurra izaten du, eta igurzteko koilara edo antzeko beste tresna bat.

Nola jotzen da? aldatu

Koilararekin botilaren azala igurtzi behar da, erritmoa markatuz.

Igurtzitako botila euskal herri-musikan aldatu

Koilara edo bestelako tresnaz igurtzitako azal zimurra duten botilak Euskal Herriko hainbat tokitan erritmoa markatzeko soinu-tresna gisa erabili izan dira, bazkari eta afari osteko lagunarteko saioetan kantuari laguntzeko, esate baterako.