Euskal Herriko pandero arrunta

Panderoa mintzadun musika tresna (menbranofonoa) da. Esku eta atzamarrekin jotzen da.

Nolakoa da? aldatu

Neurri desberdinetako egurrezko uztai borobila izan dezake, bataz beste bost zentimetro ingurukoa. Honen bueltan, ilara batean edo bitan jarririk, dozena erdi txinda pare izaten ditu. Uztaiak alde batean, ondo tinkaturik, larruzko mintza izaten du.

Nola jotzen da? aldatu

Euskal pandero jole gehienek, jotzerakoan, oso gutxi mugitzen dute panderoa heltzeko erabiltzen duten eskua, eta bestearekin eragiten diote larruari, bi modu desberdinetan: kolpeak emanez eta igurtziz.

Panderoa euskal herri-musikan aldatu

 
Primi Erostarbe panderoa jotzen. Donostia, 1984.

Euskal Herrian oso ezaguna da, eta trikitiarekin batera ikusi ohi da, baita albokarekin batera ere.

Pandero jotzaileak koplak kantatzeko ohitura ere izan du. Panderoak ahotsari laguntzeko funtzioa ere izan du, beraz.

Beste tresnetan ez bezala, Euskal Herriko herri-musikaren historian zehar emakume panderojole ugari aurki daitezke.

Panderojole ezagunak aldatu