Leongo Valdavido herriko elizako kanpaia.

Kanpaiak idiofonoen familiako soinu-tresnak dira.

Nolakoak dira? aldatu

Neurri ezberdinetako metalezko ontziak izaten dira, sasi kono-enbor formakoak. Ahoz behera daudelarik, barnealdean zintzilikaturik mihi edo pieza luzeska bat izaten dute. Ezkilen gisakoak dira.

Nola jotzen dira? aldatu

Zuzenean edo ez zuzenean mihiarekin kanpaiaren pareta jotzen da. Soka sistemen bidez, besoen edo hanken indarrez eragin dakieke.

Non egoten dira? aldatu

Kanpaiak eliza eta etxe ofizialetako dorre edo puntu gorenetan jarriak egoten dira, kanpandorreetan, adibidez.

Zertarako erabiltzen dira? aldatu

Abisu eta mezu desberdinak emateko jo izan dira, jendeak ezagutzen dituen kodeak erabiliz. Adibidez, orduen eta eguneko une ezberdinen berri emateko, festetako ospakizunei laguntzeko, arrantzaleei deitzeko, sute baten abisua pasatzeko edo heriotza baten berri emateko jo izan dira.