Txikipedia:Zeharkako flauta

Zeharkako flauta aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?

aldatu

Zurezkoak edo metalezkoak izaten dira zeharkako flauta arruntenak. Zurezkoak ezpelez edo ebanoz eginak izaten ziren. Berrienek giltzak dituzte zuloak itxi eta irekitzeko.

Nola jotzen da?

aldatu

Bi eskuekin hartu eta ahokoa ezpainetan jarririk, ertzaren kontra haizea boteaz hotsa ematen da.

Non erabili izan da euskal herri-musikan?

aldatu

Musika klasikoan ez ezik, Euskal Herrian hainbat taldetan ikusi ahal izan dugu zeharkako flauta, adibidez, herri askotako errondaila taldeetan, musika bandetan, baina garai batean baita dantzarako musika egiten, beste flautekin edo panderoz lagundurik.