Txikipedia:Bonbardino

Bonbardino arrunta.

Bonbardinoa aerofonoen familiako musika-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

Metalezko kono-enbor formako hodia du, bilduta. Mutur batean ahokoa eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu aldaketarako hiru pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak.

Nola jotzen da? aldatu

Bi besoekin bularraren kontra hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Bonbardinoa euskal herri-musikan aldatu

Metalezko pistoidun soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen.

Bonbardinoaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.

Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko dantzetakoak izan dira.