Atabala danbor zilindriko bat da, altuera baino zabalera handiagoa duena. Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusten dira musika tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa ematen.

Nolakoa da? aldatu

 
Atabala.

Danbor honek altuera baino zabalera handiagoa duen zurezko kaxa zilindrikoa du. Bi ahoak antxume larruz itxiak ditu. Larrua tenkatzeko sokazko sistema erabiltzen zen lehen; azken garaietan metalezko haga sistema izaten da kasu gehienetan. Larruaren hotsa aldatzeko eta handitzeko azpiko larruaren kontra tripazko edo bestelako bordoia (soka) izaten du atabalak.

Nola jotzen da? aldatu

Eskuetan makila bana harturik aurrealdeko larrua jotzen da. Bi makilekin trebetasun handiarekin, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoak egiten dira, musika apainduz eta aberastuz.

Zein tresnarekin batera jotzen da? aldatu

Batetik, txistulariekin batera jotzen da, hauen musika erritmikoki aberastuz.

Bestalde, xirulariak, ttun-ttun edo sokazko danburiarekin markatzen duen erritmoari laguntzeko, atabal (Zuberoan “tabala”) jotzaile bat izaten du gehienetan bere ondoan. Atabal hau handi xamarra izaten da, metalezko kaxa duelarik. Jotzerakoan, goiko mintza koloreetako zapi batekin estaltzen dute.

Askotan, txistulari eta dultzaina-gaita taldeetan, atabala-danborraren ordez, musika bandek erabiltzen duten kaxa oso erabilia izan da.