Garapen Jasangarrirako 3. helburua Nazio Batuek 2015ean ezarritako Garapen Jasangarriaren 17 helburuetako bat da. 3. helburu honek bizimodu osasungarria eramatea eta ongizatea bultzatzean datza.

GARAPEN JASANGARRIRAKO 17 HELBURUAK
1: Pobrezia desagerraraztea 2: Goserik ez 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA 4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna 6: Ur garbia eta saneamendua 7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria 8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura 10: Desberdintasunak murriztea 11: Hiri eta komunitate jasangarriak 12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: Klimaren aldeko ekintza 14: Itsaspeko bizitza 15: Lehorreko bizitza 16: Bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: Helburuak lortzeko aliantza ------------------------------------ ---------------------------------------- ------------------------------------------

Zer da osasuna? aldatu

Izaki edo organismo bizidun batek inolako lesiorik edo gaixotasunik ez duen eta bere funtzio guztiak normaltasunez betetzen dituen egoera da, ongizate fisikoan nahiz burukoan. Hala ere, faktore asko kontuan hartu behar dira, adibidez, faktore biologikoak (adina eta sexua), ingurune fisikoari eta sozialari loturiko faktoreak (ingurumena, lana, familia, gizarte-harremanak), ohiturak (elikadura, ariketak, atsedena) eta osasun sistemari loturiko faktoreak (ospitaleak, osasun-langileak eta abar). Aipaturiko ongizate hori lortzeko ohitura orekatuetan oinarritzea ezinbestekoa da. Ohitura orekatua aipatzen dugunean, nabarmenduko genituzke kirola, higienea eta elikadura.

- Hona hemen autore famatu batzuen definizioa:

  1. Lain Entralgo: “Gorputzaren ahalmena, normaltasuna eta etekin optimoaren posibilitatea elkartzen diren eguneroko egoera jasateko..."
  2. Wyllie: “Osasuna, gizakia ingurumenarekin adostasuna duenean agertuko da, eta gaixotasuna berriz, adostasuna desagertzean."

- Bizi-itxaropena 1900-2020 urteen artean Espainian:

Grafikoaren ezkerreko lerro bertikala pertsonen urteak dira (0-tik 90-era arte) eta lerro horizontala historiako urteak (1900-etik 2020-era). Ikusten denez, denbora pasa ahala, gizakiak osasunaren hobekuntzari esker, bizi-itxaropena altuagoa lortu izan dutela. Adibidez, 1900.urtean pertsona batek gutxi gorabehera 35 urte bizi egiten zuen. Aldiz, 2020. urtean batez beste 86 urte hartzen dute. Horrez gain, aipatzekoa da, normalean emakumeak gizonak baino urte gehiago hartzen dutela. Bizi-itxaropenaren aldakuntza bortitza hurrengo ataleetan azalduko den osasunaren garapenarengatik gertatu da.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Estatistikako Institutu Nazionala.

Hain garrantzitsua ote da osasuna eta ongizatea? aldatu

   Ba al dakizu    
Lo egitea dieta eta ariketa bezain garrantzitsua dela? Beraz, behar adina ordu lo egin.

Helburua bizitza osasuntsua bermatzea eta guztion ongizatea adin guztietan sustatzea da. Izan ere, osasun on bat izatea oso garrantzitsua da eta egunero egiten ditugun errutinak bizi kalitateak baldintzatzen du. Alegia, biztanleria osasuntsu badago, gizartea modu egokiagoan funtzionatuko du.

Baina... nola lor daiteke osasun egokia?

Osasun egokia jarduera hauen bitartez lor daiteke: ariketa erregularra egiten, ura kantitate minimoa edaten eta dieta osasungarria eta orekatua kontsumitzen. Ildo beretik, osasun mentalak duen garrantzia adierazi behar da. Adimenak baldintzatzen du nola arrazoitzen eta sentitzen zaren, eta nola jokatzen duzun bizitzak ezartzen dituen erronkei aurre egitean. Izan ere, edozein ekintza burmuinean hasten da. Beraz, osasun mental on batekin produktibitatea handitzen da, harreman sozialak hobetzen dira edo osasun fisikoa hobetzen da. Hala ere, osasunaz aparte, munduan badaude beste gai garrantzitsu batzuk hobetu behar direnak. Adibidez, aldaketa klimatikoa murriztea, desberdintasun sozialak ezabatzea edo pobrezia desagertzea.

Osasuna zer nolako garapena izan du historian zehar? aldatu

 
Hareazko erlojua, bizitzaren pasartea.

Medikuntza mina, sufrimendua eta ezintasuna tratatzeko beharrari emandako erantzun gisa sortu zen. Historian zehar, medikuntza aldatzen joan da eta askoz hobera eboluzionatzen. Antzinaroan (k.a.4000) medikuntza ez zen oso garrantzitsua, eta oinarri zientifikorik ez zegoenez, askotan ez zegoen jakiterik zer gertatzen ari zen eta arazoa ez zen konpontzen. Erabiltzen ziren teknikak eta ematen ziren diagnostikoak medikuaren usteetatik edo sinesmenetatik abiatzen ziren. Denbora pasa ahala, jendeak osasunari gero eta garrantzia gehiago ematen hasi zion eta honi esker, bizi-kalitatea eta bizitza esperantza handitzen joan zen. XVII eta XVIII. mendeetan ikerketa batzuen ostean, garrantzia ematen hasi zitzaion gizarte higieneari eta osasun publikoari, bereziki gaixotasunak eta pandemiak ekiditzeko.

 
Ariketa funtsezkoa da osasun fisikorako eta adimenaren osasunerako.

Azken urte hauetan emandako garapen industrial eta teknologikoei esker, industria farmazeutikoaren garapena ekarri du eta honekin batera, gaixotasunen ikerketak etorri dira. Horretaz aparte, industrializazio garaitik aurrera (XIX. mendean), bizi baldintzak hobetzen joan dira geroz eta gehiago.

Ondorioz, pertsonen osasuna geroz eta hobeagoa da. Teknologiaren garapenarekin batera, gero eta aurrerapen gehiago ematen dira medikuntzan eta hori dela eta, gure bizi-itxaropena gero eta altuagoa da.

Baina, historian zehar aurrera pausuak eman diren arren, gaur egun ere osasun baliabideak urrun daude unibertsalak izatetik. Zoritxarrez, milioika lagun hiltzen dira oraindik ere higiene faltagatik; nahiz eta, sendakariak eta prebenitzeko moduko gaixotasunak izan. Oraindik ez dira bermatu pertsona guztientzako osasun eskubide guztiak. Hortaz, noizbait heriotza-tasa saihestea lortuko da?

Zeintzuk dira helburuak? aldatu

2030-erako...
  • Amen eta haurren heriotza-tasa murriztea.
  • Epidemiak eta beste gaixotasunei aurre egitea.
  • Munduan trafiko-istripuek eragindako heriotzen eta lesioen kopurua erdira jaistea.
  • Osasun-estaldura unibertsala lortzea.
  • Herrialde guztiek munduko osasunerako duten gaitasuna indartzea.
  • Mundu osoan medikamentu eta txerto seguruak eskuratzeko aukera bermatzea.
  • Osasunaren finantzaketa eta osasun-langileen kontratazioa eta garapena handitzea.

Eta noski...

  • MUNDU JUSTUAGO BAT IZATEA!

Goazen kontu deigarri batzuk ezagutzera! aldatu

   Ba al dakizu    

Barrea edozein arazoetarako erremedio handia dela? Izan ere, jarrera positibo bat izatea gakoa da.

  • Ariketa fisikoak egitea zahartzarorako oso onuragarria da.
  • Eskuak garbitzeko ohiturak haurren heriotza-tasa murrizten du.
  • Muskulu indartsuena aurpegian dago.
  • Janaria ez da dastatzen hotzaldi batean.
  • Ariketa fisikoa egiten dutenek hobeto lo egiten dute egiten ez dutenek baino.
  • Ariketa fisikoak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua prebenitzen du.
  • Bizitza aktibo eta osasungarria eramaten duten ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte beren ikasketetan.
  • Jarduera fisikoak egitea larruazala hobetzen du.

Ikasten jarraitzeko gogoz? Sartu esteka hauetara! aldatu

  1. 17 helburuei buruz gehiago ikasteko: https://www.euskadi.eus/pdf/2030-agenda-garapen-jasangarria-desarrollo-sostenible-basque-country.pdf
    1. https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/AGENDA_2030_EUSKADI.pdf
  2. 3. helburuari buruzko bideoa: https://blogs.vitoria-gasteiz.org/vgaztea/2019/05/22/garapen-jasangarriko-helburuak-3-a-osasuna-eta-ongizatea/?lang=eu
  3. Osasunaren definizioa eraikitzen: https://elikagaienezkutukoaldea.wordpress.com/2011/06/06/zer-da-osasuna/
  4. Bizi-itxaropena gizonen eta emakumeen artean: https://eu.eustat.eus/elementos/ele0017800/ti_euskal-aeko-gizon-eta-emakumeen-bizi-itxaropena-maximo-historikora-iritsi-da-2019an/not0017830_e.html
  5. UNESCO Etxearen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Ht9zLI4yyFc