Mediku bat, birusen aurkako arropa babesleak soinean.

Epidemia gertatzen dela esaten da pertsona asko azkar kutsatzen dituen gaixotasun baten agertzen denean; eremu oso zabal batean gertatzen denean, pandemia deitzen zaio. Gaixotasuna kutsatzeak esan nahi du pertsona batengandik beste batengana pasa daitekeela; baina baita animalia batengandik jendearengana edo kutsatutako uraren eraginez.

Epidemia hilgarri asko izan dira historian zehar. Europan, XIV. mendean, izurritea izeneko gaixotasun batek 25 milioi pertsona inguru hil zituen. Izurri Beltza izenarekin egin zen ezagun. Izurriaren agerraldi txikiago batzuek Europako hiriak jo zituzten gutxi gorabehera hurrengo 300 urteetan. 1918-19 urteetan, gripe hilgarri baten pandemia izan zen eta 20 milioi pertsona baino gehiago hil ziren mundu osoan.

Gaur egun, epidemiak ez dira garai batean bezain sarri gertatzen. Gaixotasun hauen hedapena asko moteldu da, bizi-ohitura garbiagoei eta medikuntzari esker. Baina esate baterako, malaria eta kolera gaixotasunen epidemiak munduko zenbait lekutan ere gertatzen dira oraindik. HIESa izeneko gaixotasuna 1980ko hamarkadan agertu zen eta azkar hedatu zen, batez ere Afrikan. 2003an SARS izeneko gaixotasun bat epidemia bihurtu zen. Epidemia hau Asian hasi zen eta hilabete gutxiren buruan zabaldu zen mundu osora. 2019an birus mota berri batek COVID-19 izeneko gaixotasun bat eragin zuen. Hilabete gutxitan mundu osora hedatu zen.