Eskorpioiak artropodoen taldeko animalia txiki batzuk dira, araknidoen familiakoak eta ornogabeak dira. Ziztada pozoitsua eman dezakete isatsean duten eztenarekin. Eskorpioiak mundu osoan aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Ospe beldurgarria duten arren, eskorpioiek eginkizun ekologiko garrantzitsua betetzen dute harrapari gisa, intsektuen eta beste artropodo batzuen populazioak kontrolatuz. Hala ere, espezie batzuk oso arriskutsuak izan daitezke gizakientzat, bereziki pozoi indartsua dutenak.
Munduan 2.000 eskorpioi espezie daude, nahiz eta 35ek bakarrik duten nahiko pozoi. Eskorpioi guztiak ez dira berdinak, bizi diren habitataren eta espezie bakoitzaren beharren arabera ezaugarri desberdinak baitituzte.
Nolakoa da?
aldatuEskorpioiek, beste artropodo batzuek bezala, exoeskeleto gogorra dute. Kanpoko egitura honek babesa eta egitura-euskarria ematen die.
Araknidoak dira, armiarmek bezala, beraz, eskorpioiek ere zortzi hanka dituzte. Aurrean bi pintza dituzte, harrapakinak hartu eta defendatzeko erabiltzen dituztenak. Hauek indartsuak dira eta objektuak doitasunez hartzeko erabil daitezke.
Eskorpioiek isatsa bizkarraren gainean makurtuta eramaten dute; muturrean ezten zorrotza dute, eta babesteko erabil dezaketen orratz txiki bat bezalakoa da. Arriskuan sentitzen badira, eztenarekin zizta egin dezakete, molestatzen egiten dieten animaliak izutzeko. Eskorpioi batzuen eztenak pozoia ere injektatu dezake, baina guztiak ez dira arriskutsuak gizakientzat.
Zer jaten du?
aldatuEskorpioiak haragijaleak dira, eta horrek esan nahi du beste animalia batzuk jaten dituztela, adibidez, intsektuez, armiarmez, muskerrez, sugez edo arratoiez elikatzen dira. Eskorpioi txikiago batzuk ere jan ditzakete. Eskorpioiak oso ehiztari onak dira eta gauez ehizatzen dute. Gauez ateratzen dira ezkutalekuetatik janaria bilatzeko. Aldiz, egunean zehar ezkutatuta egoten dira.
Eskorpioiek metabolismo motela dute, eta horrek esan nahi du jan gabe denbora asko pasa dezaketela janari on baten ondoren. Batzuetan, asteak edo hilabeteak igaro daitezke berriro elikatu beharrik gabe.
Garrantzitsua da kontuan hartzea eskorpioi guztiek ez dutela janari bera jaten, alda daitezkeela eskorpioi espezie desberdinen artean eta dauden ingurunearen arabera. Adibidez, basamortuko espezieek elikagai gutxiagorekin bizirauteko gaitasuna daukate, eta beste habitat batzuetan bizi diren eskorpioienak ez bezalako harrapakinak izan ditzakete.
Non bizi da?
aldatuEscorpioiak kontinente guztietan daude, Antartikan izan ezik. Eskualde tropikal eta subtropikaletan dago aniztasun handiena, batez ere Mexikoko lurraldean. Normalean, nahiago izaten ditu ingurune lehorrak, baina badira kostaldera egokitutako espezieak ere. Batzuetan hirigunean ere ikusi izan dira. Eskorpioi pozoitsuena Afrikako iparraldean kokatzen da, eta baita Asiako hegoaldean ere aurkitu dezakegu.
Habitataren arabera, lau motatan sailka daitezke:
- Habitat hareatsukoak: Hanka azkarrak dituzte eta deshidratazioari aurre egiten diote.
- Habitat harritsukoak: Arraildura edo pitzaduretatik irristatzeko gorpuzkera laua izaten dute.
- Haitzulotarrak: Beren kurrikekin zulatzen dituzten kobazuloetan bizi dira lurpean.
Nola ugaltzen da?
aldatuEskorpioiak sexualki ugaltzen dira. Ugaltzeko ordua iristen denean, emeak feromonak batzuk askatzen dituzte arrak erakartzeko eta ernaltzen uzteko konbentzitzeko.
Horretarako segizioa egiten dute, hau mugimendu korapilatsuko dantza da, emeari pintzekin eusten diona. Batzuetan arrak metro osoz eramaten du, hazia ugaltzeko hodian sartzeko posizio egokia aurkitu arte. Ugalketa amaitzean bikotea azkar banatzen da
Ernaldutako emeak bere arrautzak gorputzaren barruan inkubatzen ditu eta 12 hilabete ondoren kume biziak botatzen ditu kantitate desberdinetan (2-100 arrautza espeziearen arabera). Behin ekoiztuta, kumeek kolore zuriko enbrioi-azala dute. Kumeak gurasoaren bizkarrera igotzen dira eta han egoten dira lehengo astea, haurraren exoeskeletoa gogortu arte. Dermisaren bidez amak sortzen dituen jariakinetatik elikatzen dira.
Gure inguruko eskorpioiak:
aldatuEskorpioiak araknidoak dira, Scorpiones ordenakoak, eta munduko hainbat lekutan daude, iberiar penintsulan barne. Iberiar penintsulan, zenbait eskorpioi espezie daude, baina ez dira beste eskualde batzuetan bezain arruntak.
Iberiar penintsulan aurki daitezkeen eskorpioi espezieetako batzuk honako hauek dira:
- Euscorpius flavicaudis: Espezie hau ohikoa da Mediterraneoko eremuetan eta iberiar penintsulan dago, bereziki klima beroa eta lehorra duten eskualdeetan, hala nola Balear uharteetan.
- Buthus occitanus: Europako hegoaldeko eremuetan bizi den espeziea, iberiar penintsula barne. Batez ere eremu lehorretan eta harritsuetan dago. Espezie hau oso presente dago uharte xafarinetan.
- Androctonus australis: Espezie hau ohikoagoa da Afrikako iparraldean, baina batzuetan Iberiar penintsulan aurki daitezke, bereziki Espainiako hegoaldean, Afrika iparraldetik gertu dagoelako.
Garrantzitsua da nabarmentzea eskorpioi batzuk pozoitsuak izan daitezkeen arren, Iberiar penintsulan dauden espezie gehienak ez direla gizakientzat arriskutsuak.
Noiztik daude eskorpioiak?
aldatuEskorpioiak, lurreko animalia talde zaharrenetakoa izan daiteke, egungo fosilek erakusten dutenez. Hauek goiztiar eskorpioiak izan ziren, eta espezie modernoak baino askoz handiagoak ziren, hiru oin baino gehiagoko luzera iristen zuten.
Eskorpioiak jada desagertuta dauden itsas artropodoetatik dator. Eboluzioaren poderioz, eskorpioiek moldaketak egin zituzten hainbat ingurunetan bizirauteko aukerak sortuz.
Eskorpioiak arriskuan daude?
aldatuEskorpioiak ez daude desagertzeko arriskuan. Oso animalia indartsuak dira, denbora luzez bizi izan direnak. Leku askotan bizi daitezke, basamortuetatik hasi eta baso tropikaletaraino. Hain dira onak egokitzen, munduko animalia talde arrakastatsuenetako bat baitira. Batzuetan arazoak izan ditzakete etxea galdu dutelako eta kutsaduragatik, baina, oro har, eskorpioi asko daude eta ez daude desagertzeko arriskuan.
Gehiago jakiteko estekak:
aldatuhttps://www.nationalgeographic.es/animales/escorpion
https://humanidades.com/escorpion/
https://spain.inaturalist.org/taxa/48894-Scorpiones