Erbinude zuria edo katazuria (Mustela erminea) 20-30 zentimetroko luzera duenmusteloidea familiako animalia ornodun ugaztuna da. Animalia haragijaleak dira, eta gorputz luze, hanka labur eta larruazal preziatua dute. Askotan erbinude izena erabiltzen da, nahiz eta izen horrek erbinude arruntari (Mustela nivalis) dagokion.
Erbinude zuria Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da. Euskal Herrian erbinude batzuk ere aurkitu ahal dira, batez ere Bizkaiko mendebaldean eta Nafarroako Belaguako bailaran. Zelanda Berrian ere aurkitu ahal dira erbinude zuriak, XIX. mendean hara eraman zituztelako.
NOLAKOA DA?
aldatuErbinude zuria munduko haragijale txikienetakoa da eta 100 g-tik 300 g-ra bitarteko pisua dauka. Animalia honek gorputz luzanga du, gorputz-adar motzekin, lepo luzea eta buru laua, belarri labur eta biribilekin. Isats luzea du, bere gorputzaren luzeraren %37a inguru.
Udan, animalia honen larrua nabarrra/marroia da bizkarraldean eta zuria/zuri horixka bularrean eta sabelean. Nolanahi ere, beti mantentzen du isatsaren mutur beltza. Honek laguntzen du berau identifikatzen.
Hegoaldeko lautada eta eskualdeetan, animalia honek ilaje marroia du sabela zuriarekin urte osoan zehar. Bestalde, mendi eta eremu hotzetan, ilajea zurira aldatzen du udazkenean azalberritu ondoren, eta isatsaren mutur beltza soilik mantentzen du bereizgarri iraunkor gisa.
NON BIZI DA?
aldatuErbinudea Ipar Amerika, Europan eta Asian bizi da. Ia Europa osoan bizi da, Errusiako iparraldetik Espainako iparraldera, baita hainbat irlatan ere, Islandian, Svalbard irlatan, mediterraneoko irlatan eta ipar atlantikoko irla batzuetan izan ezik. Asiako aldetik, Errusia eta Mongolia guztian bizi da, baita Txinako iparraldean eta Japoniako ipar/mendebaldean. Erbinudea Ipar Amerikako Alaskan, Yukon-ko mendebaldean, Kanada artikoan eta Groenlandiako ekialdean. Ipar amerikako toki batzuetan erbinude arrunta ez dago, baina bai Amerikako erbinudea.
Erbinudea espezie inbaditzaile bezala
aldatuErbinude zuria Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuneko munduko espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrienen 100. zerrendan dago.
Erbinudeak espezie inbaditzaileak dira Zelanda Berrian. Ugaztun txiki hori XIX. mendearen amaieran sartu zen artxipelagoan, untxi eta erbien populazioak murrizteko asmoz, baina, denboraren poderioz, erbinudea uharteetako ekosistemarentzat mehatxu handieneko bat bihurtu da, adibidez, Takahetarrak desagertzeko arriskuan daude erbinudeen erruz.
Lurraldea eta bizilekua
aldatuErbinudeen lurralde-portaera animalia musteloidar guztietan errepikatzen den patroia da. Arrak eta emeak lurraldekoiak dira. Arraren lurraldeak, emearen lurraldea ere hartzen du baitan, eta horrela beste arretatik defendatzen du. Lurraldearen dimentsioak aldatu egiten dira urtaroaren arabera eta elikagai eta bikote kopuruaren arabera. Bi sexuek beren lurraldeak gorozkiekin eta usain markekin markatzen dituzte (ipurdia lurraldetik igurtzi eta gorputza igurtzi).
Gordelekuei dagokienez, erbinudeak ez ditu erabiltzen, baizik eta ehizatzen dituen karraskarien etxeekin geratzen da; gainera, karraskari horien azpiko ilajea erabiltzen du lekuaren barrualdea estaltzeko. Geratzen diren etxeez gain, erbinudea toki zahar eta usteletan ere bizi da, zuhaitzen sustraien azpian, sastrakadietan, lastairetan, zingiretako muinoetan, eta baita harkaitz pilaketan ere. Arrak eta emeak bananduta bizi dira, baina ez oso urrun. Gainera, erbinude bakoitzak gordeleku bateko bideak ditu bere lurraldearen barruan, eta gordeleku bakoitzak 30 cm-ko galeriak ditu normalean.
ZER JATEN DU?
aldatuErbinudeek garondoan haginkada bat emanda hiltzen dituzte harrapakinak, eta ehizaldi bakar batean 8 kilometroko bidaia egin dezakete. Gainera, harrapari basatiak dira, eta orduko 20 miliako abiaduran mugi daitezke ehizatzen dutenean.
Erbinudea haragijalea da, gehienetan untxiak jaten ditu, karraskari txikitxoak ere, hala nola landa-lursagua, satorrak, arratoiak, erbiak. Batzuetan, intsektuak, arrainakarrautzak, txoriak eta anfibioak jan ditzake, eta, janaria eskasa denean, sarraskiak (hildako animalien gorpua). Janaria soberan dagoenean, erbinudeak soberakinak gordetzen ditu.
NORK JATEN DU ERBINUDEA?
aldatuErbinudeak baino handiagoak diren ugaztun-harrapariak dira haien ehiztari nagusiak, adibidez azeriak. Erbinudeak ehizatzen dituzten hegazti harrapari asko ere badaude, hala nola, putreak, hontz ertaina eta arrano beltza.
NOLA UGALTZEN DA?
aldatuArrek heldutasun sexuala 12 hilabeterekin lortzen dute, emeek aldiz, 6 hilabeterekin. Emeak klima epeletan jaio eta hilabete erdira ugal daitezke. Erbinude arraren ugalketa etapa maiatza eta ekain artean ematen da. Parekatze ostean, hilabetera jaiotzen dira kumeak. Kumaldi bakoitzean 4-8 kume izaten ditu eta jaioberriek 2,7-4,2 g artean pisatzen dute.
GAIXOTASUNAK
aldatuErbinudeak hainbat gaixotasun pairatu ditzake hala nola, tuberkulosia Eurasiaren iparraldean eta Zelanda Berrian, edota, hazteri. Ba daude beste hainbat gaixotasun soinean daramatzan zorriak, akaroak eta arkakusoen bidez jasan ditzakeenak.
ERBINUDEA KULTURAN
aldatuErresuma Batuko erregetzaren adituen arabera, San Eduardoren koroak erbinude zuriaren ilajea aukeratu zuen, aristokraziaren artean estatusaren sinboloa delako.
Erbinudea, bere ilaje zuriagatik da ezaguna, ilaje hori asko baloratu zen historian, eta luxuzko mantuak egiteko erabiltzen zen, Luis XIV., Victoria erregina eta Petri I. Errusiako tsarrak bezalako monarkak apaintzeko. Erbinudean Ilajeak sinbologia asko izan du historian eta espiritu-purutasunarekin, domeinuarekin eta autoritatearekin lotzen zen. Leonardo da Vinciren "Dama con armiño" lanean, erbinudeak Cecilia Gallerani, Ludovico Sforzaren (Milango dukea) maitalearen garbitasuna eta bertutea sinbolizatzen ditu, baita Ludovico ere, bere emaztearen abizena "galée" zen eta, italieraz armiño esan nahi duena, Ceciliaren abizenarekin hitz jokoa eginez. Erbinudea boterearen eta purutasunaren sinboloa izan da historia zehar.
ERBINUDEA EUSKAL HERRIAN
aldatuErbinude zuria beti izan da urria, eta azken urteetan egoera ez da asko aldatu. Nafarroako ekialdean populazio bat dago, eta beste bat Enkarterrian (Bizkaiko mendebaldean). Ez dago datu asko animalia honi dagokionez, baina tranpak jarriz, oinatzak bilatuz, errepidean hildakoen datuak jasoz… informazioa lortzen saiatzen dira.
GEHIAGO JAKITEKO ESTEKAK
aldatu- «Erbinude zuria (Mustela erminea)» euskalnatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2012-11-01). «Euskal Herriko karniboroak, dozena bat... gehi bat?» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).