Akaroa

Akaroak (Acari) animalia artropodo mota bat dira, eta araknidoen taldean kokatzen dira. Gaur egun, 50.000 espezie ezagutzen dira, baina zientzialariek milioi bat espezie inguru aurkitu daitezkeela uste dute. Espeziearen arabera, beraien tamaina eta ezaugarriak ezberdinak dira. 400 milioi urte dira lur planetan daudela eta animalia lurtar zaharrenetarikoak direla pentsatzen da. Beraien tamaina txikiaren ondorioz, begi-bistaz ikusezinak diren arren, egunero erabiltzen eta ikusten ditugun bizilekuetan aurkitu daitezke.[1][2]

Akaina
   Ba al dakizu   
Etxeko akaroak saihesteko hau egitea gomendatzen da: egunero logelak ongi aireztatu, maindireak maiz aldatu eta tenperatura altuan garbitu, etxeko animaliak ongi garbitzea eta etxean klima lehor bat mantentzea.

Nolakoak dira?

aldatu

Akaroen tamaina oso txikia da, gehienak milimetro 1 baino txikiagoak izanik, baina badira 25 milimetro neurtzera iristen direnak ere, gazteleraz garrapata izenez ezaguturiko Akainak esaterako. [3]Beraien hazkuntzan zehar, etapa ezberdinak bereizi daitezke eta hauetan zehar dituzten ezaugarriak ezberdinak dira. Jaiotzerakoan 6 hanka dituzte eta, ondoren, 2 gehiago hazi eta 8 hanka izaten dituzte.

Beraien gorputza 2 zatitan banatzen da. Aurreko zatia (gnatosoma edo proterosoma) txikiagoa da eta bertan elikatzeko behar dituzten gorputz zatiak aurkitzen dira. Atzeko zatia (idiosoma edo histerosoma), berriz, zabalagoa da eta hankak ditu.

Beraien ugalketa prozesua oso azkarra da; emeek egunean arrautza bat jartzeko gaitasuna dute. Gainera, hil aurretik emeen ugalketa handitu eta arrautza kantitatea areagotuz.

Elikadurari dagokionez, akaro asko landareen (goroldioa, iratzeak, hostoak, fruituak loreak…), likenen, mikroorganismoen, beste artropodoen eta beste akaro batzuen bidez elikatzen dira.

 
Akaro handienetako bat (Akaina) gizaki baten larruazalean sartzen

Non aurkitzen dira?

aldatu

Akaroak Lurreko ia ekosistema guztietan aurki ditzakegu, desertuetatik hasi eta lurzoru ozeanikoraino. Beste hitz batzuetan esanda, akaroek ia habitat guztiak kolonizatu dituztela esan genezake. Habitaten dibertsitate-maila handi hau, akaro espezieen aldakortasun-mailarekin bat dator.

Hauek elikatzeko eta ugaltzeko hainbat habitat natural dituzte; buruko larruazala eta gorputzeko azala esaterako. Horrez gain, koltxoi, ohe-arropa, moketa, alfonbra, gortina eta ehunetan jartzen eta hazten dituzte beraien arrautzak. Hainbat materialetan frogatu eta gero, zientzialariak akaroak ehun naturaletan ugaltzen direla ohartu dira, batez ere artilean eta baita ehun sintetikoetan.

Itsas mailatik 1100 m-tik gorako altueretan, akaroek zailtasunak dituzte bizitzeko. Horretaz gain, 25-30ºC-tatik urrutzen diren tenperaturak eta klima lehorrak ez dira batere onuragarriak haien biziraupenerako. [4]

Akaroen garrantzia

aldatu
   Ba al dakizu    

Akaroak onuragarriak ere izan daitezke. Herrialde askotan, akaro espezie batzuk baratzetan sartzeko saltzen dira; izan ere, akaro harrapari hauek izurri kaltegarri jakin batzuk erregulatu ditzakete.

Ia akaro guztiek lurzoruaren egitura eta lurzoruko humusa eratzen laguntzen dute, zuzenean materia organikoa zatituz, gorotzak ekoiztuz eta zeharka beste deskonposatzaileak erregulatuz, batez ere onddoak eta bakterioak. Akaro-komunitateen eta beste mikroartropodo komunitate zati bat galdu duten lurzoruak askoz ere azkarrago degradatzen dira, eta funtzio garrantzitsuen zati bat galtzen dute (uraren eta mantenugaien gaitasunari eustea eta lurzoruko karbonoa mantentzea adibidez). Horrek, espezieen aberastasun eta aldakortasun ekologikoarekin batera, akaroa adierazle biologiko ona izatea eragiten du. [5]

Alergia

aldatu

Akaroak ez dira espezie arriskutsuak, baina etxeko akaroek asma eta hainbat alergia sorrarazten dituzte; hauek hautsean itsasten baitira eta gizakiok hauts hori arnasten baitugu. Gainera, logelan akaroak giza edo animalia-larruzko ezkatez elikatzen dira, haientzat habitat perfektua bihurtuz. Euskal Herrian gehien zabaldutako alergia, akaroek eragindakoa da, kostaldean urte osoan baitira ugariak. Hauek izan daitezke sortzen duten alergiaren sintomak: mukiak, doministikua, begietako azkura edo malkoak, eztula eta azala gorritzea. Normalean sintomak arinak izaten diren arren, hauts-akaroak alergia iraunkorrak sortzeko gai dira. Hala ere, existitzen diren milaka espezieetatik 20-25ek bakarrik eragin dezakete alergia. [6][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Acari - Vikidia» es.vikidia.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  2. (Gaztelaniaz) Acari. 2024-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  3. Txikipedia:Akain. 2021-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. Iraola, Víctor. (2001). Introducción a los ácaros (II): Hábitats e importancia para el hombre.. Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, 141-146 or..
  5. Institute for Environment and Sustainability (Joint Research Centre); Jeffery, Simon; Gardi, Ciro; Jones, Arwyn. (2010). European atlas of soil biodiversity. Publications Office of the European Union  doi:10.2788/94222. ISBN 978-92-79-15806-3. (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) Investigación, R. S.. (2021-11-18). «Alergia a los ácaros del polvo doméstico. Artículo monográfico.» ▷ RSI - Revista Sanitaria de Investigación (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  7. Ana, Galarraga Aiestaran. (2003-04-01). «Alergia-motak» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).