Txikipedia:Entsalada
Entsalada Egiptoko jatorria duen eta, oro har, hotzak jaten diren gordin edo prestatutako janari bat da. Normalean barazki ostoak daude oinarrian, baina, barazkiez gain, fruituak, haragiak, arrainak, itsaskiak…izan ditzake. Entsaladetan olioren bat, gatzaren bat edo azidoren bat jartzen zaio, baina, ez beti.
Entsalada motak aldatu
- Fruituen entsaladak: Fruitu mota desberdinak dituzte osagaietan.
- Entsalada epelak:Normalean zartagian egin berri dauden osagai beroak dituzte.
- Lekaleen entsalada hotza: Egositako lekaleen entsalada hotza da, normalean, ozpin-olioa jartzen zaio.
- Entsalada sinpleak: Bat edo bi elementu dituzte normalean.
- Entsaladillak: Entsalada mota hauek irina duten elementutaz osatuta daude,patatak, azenariok… Hortaz aparte kontserbako arrainak edo itsaskiak izan ditzake.
- Entsalada nahasia edo konposatua: Entsalada mota hauek izen propioa dute.
- Barazki kozinatuak dituen entsalada: Barazki asko edo gehienak egosita edo erreta daude.
Barazkiak desinfektatzeko pausuak aldatu
Entsaladak komertzializatzeko edo saltzeko, ezinbestekoa da desinfektatzea, baina, etxean ere hori egitea komeni da.
- Lehenik,ur hotzetatik pasa behin baino gehiagotan, hondar edo zikin nagusiak kentzeko.
- Bigarrenik, harraska edo ontzi batean jarriko dugu barazki gordina eta jarri dugun ur kopuruari dagokion klora pastilla edo likidoa gehitu.
- Hori eta gero, barazkiak desinfektatzeko behar duen denbora utziko dugu
- Ondoren, ur hotzarekin barazkiak argituko ditugu.
- Azkenik, ongi xukatuko dugu, xukadera batekin, entsalada urik gabe jateko.
Entsalada bat egiteko osagai posibleak aldatu
- Artoa
- Txikoria
- Azenarioa
- Endibioa
- Errefautxoa
- Erremolatxa
- Eskarola
- Kanonigoa
- Haritz ostoa
- Kukulua
- Leka
- Lollola
- Patata
- Piperrak
- Tipulina
- Tomatea
- Letxuga
- Abakandoa
- Antxoak ozpinetan
- Antxoa oliotan
- Arrautz egosia
- Bakailoa
- Fruitu lehorrak
- Fruitu freskoak
- Ganbak
- Gazta freskoak edo ondutakoak
- Gulak
- Hegaluze eta hegalaburra
- izokin ketua
- Lekaleak
- Ondutako gazta
- Otarraina
- Otarrainxka
- Surimia
- Txangurro edo buila haragia
- Txipiroaia
Saltsa mota diferenteak - Urdai egosia
- Zerealak[1][2]
Osagaiak gordinik platerean jarri aurretik, entsalada hobeto gelditzeko saltsa mota desberdinak gehitu daitezte:
- Ozpin olioa eta eratorritakoak
- Maionesa eta eratorritakoak
- Esne gain garratzak
- Jogurt salsa
- Entsaladak ontzeko erabil daitezken beste osagaiak:
Zaipea, Soja saltsa, Chutneys saltsak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Entsalada. 2022-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ensalada. 2023-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).