Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak7.454
🔎  Azalera8,9 kilometro koadro
🌄  Altuera31 metro
Map
Berangoko bandera

Berango Bizkaiko udalerri bat da. Berangoko udalerria elizate bat da, Bilbo ondoan dago, Uribe Kosta barruan. Berangotik Bilbora 17 km daude. Herriak 7230[1] biztanle dauzka eta bere hedadura 8,9 Km2-koa da. Sopelarekin iparraldean, Erandiorekin hegoaldean, Urdulizekin ekialdean eta Getxorekin mendebaldean mugatzen du. Duela 50 milioi urte itsasoak estaltzen zuen. Berangoko jaiak uztailaren 26an (Santa Ana) eta abuztuaren 4an (Santo Domingo Guzman) ospatzen dira. Berangon udalerria ingururatzen duen bide bat daukagu, Seiherri deitzen da. Herrian, hiru mendi nagusi dauzkagu: Munarrikolanda, Seiherri eta Agirremendi. Gobela ibaiak zeharkatzen du. Berangok landa jatorria du.

Berangoztar ospetsuak

aldatu
 
Simon de Otxandategiri eginiko monumentua.

Simón de Otxandategi

aldatu

Arkitektoa izan zen, 1818tik 1884ra arte bizi zen, elizako gaur egungo dorrearen eta udaletxearen arkitektoa izan zen. Simon eta bere arreba Ageda Berangoko ongileak izan ziren. Ez Simonek, ez Agedak ez zuten seme- alabarik izan, horregatik, hil zirenean, bere herentzia herriari utzi zioten.

Herentziaren dirua administratzeko patronatu bat sortu zen, Eliza (apezpikutegi) Ikazako markesa eta Aguirreko jaunak patronatuko administratzaile izendatu ziren. Herentziarekin, beste gauzen artean, elizaren dorrea, udaletxea eta eskolak eraiki zituzten.

Simon de Otxandategiri eskainitako monumentu bat dago herrian

Euskal Filologian lizentziaduna da. Euskara irakaslea izan zen urte askotan. EAJrekin Berangoko lehen alkate emakumea izan zen 2000tik 2007ra. Udaletxea utzi eta gero, Bizkaiko Foru Aldundian lan egin zuen. Lauro ikastolako zuzendaria izan zen 2013tik 2017ra. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea da. 2018ko Euskaraldiaren sustatzaile nagusienetarikoa izan zen.

Otxoa Palacios Anaiak.

aldatu

Ricardo eta Jabier Otxoa anaia bikiak txirrindulari profesionalak izan ziren. Getxoko Punta Galean hasi ziren, gero Kelme eta ONCE taldeetan parte hartzera heldu ziren. Jabierrek, 2000. urtean, Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen. 2001ean, Andaluzian entrenatzen ari zirenean, istripu bat izan zuten. Istripuan Ricardo hil zen eta Jabierrek, zaurien larritasunaren ondorioz, garuneko paralisia izan zuen. Lan eta errehabilitazio luzea egin eta gero, 2004ko eta 2008ko Joku Paralinpikoetan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.

Ybarra Solaun ahizpak.

aldatu

Rocio eta Lucia Ybarra ahizpa bikiak hockeyko jokalariak dira. Zaletasun hau etxean jaio zen, bere aitita eta bere ama ere jokalariak izan zirelako. Rociok Bartzelonan, Alemanian eta Herbeheretan jokatu du. Espainako selekzioaren kapitaina izan zen eta hiru Olinpiadatan (Atenas 2004, Pekin 2008, eta Rio de Janeiro 2016) parte hartu zuen.

Bere ahizpa Lucia ere belar hockeyko jokalari oso ona da.

Berangoko erakinak

aldatu

Icaza jauregia

aldatu
 
Ikaza jauregia

Moreagako parkean dago. Eraikin neoeuskaldun hau mendi estilokoa da eta joan den mendearen hasieran eraiki zen. Pedro de Icaza y Aguirre izan zen Deusto Business School-en sortzaileetariko bat. Icaza Moreagako Lehen Bizkondea (1926) eta Icaza Etxea Lehen Markes Pontifizioa (1927) ere izan ziren. Gaur egun, Moreagako parkea paseatzeko eta txikiek eta helduek gozatzeko lekua da. Urtero, nekazaritza azoka egiten da parke horretan. Nahiz eta orain eraikina itxita egon, jende askok uste du laster irekiko dutela herriarentzat.

Otxandategi dorretxea

aldatu
 
Otxandategi dorretxea

Udalerrian dauden erdi aroko dorretxeen artean, garrantzitsuena Otxandategi da. Dorretxe hau XIII. mendearen lehen erdikoa da. Armarrian orube horren oinordeko baten eta Butroeko V. jaunaren arteko lotura ageri da, 1370. urtearen inguruan egina. Otxandategiko dorretxea ondare historikotzat jotzen da. Gaur egun, zenbait aldaketaren ondoren, jauregi-etxe baten edo baserri baten antza du. Jende askorentzat eraikin garrantzitsua da eta zaindu egin behar da.

Basagoitiko dorrea

aldatu
 
Basagoiti dorretxea

Santa Ana auzoan dago, errekatxo baten ondoan. Haren hormek metro bateko lodiera gainditzen dute. Solairua karratua da eta hiru altuera ditu. Erandioko Ugarte dorrearen oso antzekoa da. Bi eraikin atxiki ditu alboetan. Basagoitiko dorrea landa-etxe sendoa da. Lehen solairuan bi leihotxo zorrotz daude: bata atzeko fatxadan eta bestea ezkerreko aldean. Pentsa daiteke Basagoitiko dorretxea 1450. urtearen inguruan eraiki zela.

Errotak

aldatu

Garia eta artoa irin bihurtzen ziren Gobelako errota hidraulikoetan. Horietako bost zutik daude oraindik: Kukullaga, Itza, Errotatxu, Goiko Errota eta Poza. Gaur egun, bi errota jatetxe bihurtu dira: Itza errota Iturgitxi jatetxea da eta Poza errota El Molino jatetxea. Jatetxe hauek oso ezagunak dira Berangon.

  1. «Web Eustat. Berangoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).