Txikipedia:Irin
Irina ehotutako zerealetatik eta almidoizko beste elikagaietatik lortzen den hauts fina da.
Nola sortzen da?
aldatuAnimalien indarrez mugi daitezkeen errota-harrien edo altzairuzko gurpilen artean aleak ehotzean lortzen da irina, edo indar naturalak erabilita: ibaiak eta haizea, besteak beste. Gaur egun makineria elektronikoarekin ehotzen da, eskuzko errota txikiak eta elektrikoak saltzen diren arren.
Nondik dator?
aldatuZereal ezberdinetatik lor daiteke irina. Ohikoena gari irina den arren, irina beste zereal batzuekin ere egiten da, hala nola, zerealarekin, garagarrarekin, oloarekin, artoarekin, arrozarekin...
Zertarako erabiltzen da?
aldatuGari irina sukaldeko osagai erabilienetariko bat da. Ore gozoak zein gaziak egiteko erabil daiteke. Horrez gain, ogia egiteko, haragia eta arraina estaltzeko ere erabiltzen da.