Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza duen erakundea da.
Lehendakaria eta sailburuak dira bertako kide nagusiak.
Lehendakaria Eusko Legebiltzarrak aukeratzen du, lau urtean behin, eta lehendakariak berak aukeratzen ditu sailburuak.
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Lakua auzoan dago, Gasteizen (Araba).
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak:
aldatu- 1936-1960: Jose Antonio Agirre (EAJ)
- 1960-1979: Jesus Maria Leizaola (EAJ)
- 1978-1979: Ramón Rubial Cavia (PSE)
- 1979-1985: Karlos Garaikoetxea (EAJ)
- 1985-1999: Jose Antonio Ardanza Garro (EAJ)
- 1999-2009: Juan Jose Ibarretxe (EAJ)
- 2009-2012: Patxi López (PSE-EE)
- 2012-: Iñigo Urkullu (EAJ)