Euskaraz hitz egiteko gai direnak eta ulertzen dutenak batera, Euskal Herrian, udalerrika (2011) ____________________________________________________________

     > % 80     > % 60     > % 40

     > % 20     > % 0


Euskara euskaldunen hizkuntza da; gaur egun, euskaldunek Euskal Herria deitzen duten lurraldean hitz egiten da; hau da, Pirinioen mendebaldeko lurraldeetan, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan.

Zehazkiago, honako lurraldeetan hitz egiten da:

Zenbat jendek daki euskaraz?

aldatu

Euskaldunen kopuruari buruzko diferentzia handiak daude eskualde batetik bestera. Dena dela, 2016ko datuen arabera, 850.000 pertsona inguru gai dira Euskal Herri osoan euskaraz nolabait mintzatzeko:

  • Hego Euskal Herrian, euskara gaztelaniarekin batera da hizkuntza ofiziala. Bertan, euskaraz dakitela dioten biztanleak gutxi gorabehera %37 dira, baina gutxiagok erabiltzen dute benetan (guztira, 400.000 lagun inguru). Nafarroan, iparraldean bakarrik da ofiziala eta biztanleen %10 inguruk hitz egiten dute (50.000 bat lagun).
  • Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du inolako onarpen ofizialik eta euskaldunak biztanleen heren bat dira (80.000 pertsona inguru).

Gaur egun, ia-ia ez dago euskaldun elebakarrik (euskaraz bakarrik dakien lagunik).

Zer dakigu euskararen jatorriari buruz?

aldatu
 
Euskararen aztarna geografikoak. Urdinez, toponimo edo leku-izenak; gorriz, Antzinako Erromaren garaiko hilarriak, etab.; urdinez, gehienezko hedadura.

Euskara ez da hizkuntza-familia ezagun bateko kidea; horrek esan nahi du hizkuntza isolatua edo bakartua dela. Munduan beste hizkuntza asko daude egoera berean.

Horren ondorioz, hipotesi edo teoria asko egin dira historian zehar euskararen jatorriari buruz. Teoriarik zabalduenak hiru izan dira: euskara aspaldiko iberiarren hizkuntzarekin lotzen zuena, Kaukasoko hizkuntzekin lotzen zuena eta Afrika iparraldeko berebereen hizkuntzarekin lotzen zuena. Beste teoria askoz gehiago ere egon dira, baina batek ere ez du egiazko frogarik aurkitu.

Gauza segurua da euskararen familia handiagoa izango zela historiaurreko garaietan, eta euskara dela bizirik iraun duen kide bakarra. Garai historikoetan, badirudi gaur egungo euskara Akitaniako antzinako inskripzioetako hizkuntzarekin loturik dagoela (inskripzioak K.o. I. eta III. mende bitartekoak dira eta 400 bat gizaki-izen eta 70 jainko-izen dituzte). Akitaniera, garai hartan, Pirinioetatik iparraldera hitz egiten zen batez ere, baina baita hegoaldeko zenbait tokitan ere. Eta nahiko argi dirudi inskripzio horietan aurkitutako hitz askok gaur egungo euskarazkoak hitzen antz handia dutela: adibidez, nescato, cison (gizon), sembe (seme), andere, ombe eta umme (ume).

Nola lortu du euskarak bizirik irautea?

aldatu

Adituek dioten bezala, benetan harrigarria da euskarak gaur egun arte iraun izana bizirik. Hizkuntza isolatua da, baina Euskal Herria ez da leku isolatu edo bakartua inola ere, alderantziz baizik. Gainera, XVI. mende arte ez zen idatzi eta Euskal Herriko erakundeek eta eliteek beste hizkuntzak nahiago izan dituzte ia beti.

Latinaren nagusitasunak ez zuen lortu euskara desagertzea, baina seguru aski nahiko egoera larrian bai utzi zuen. Hala ere, erromatar inperioa desagertzean, seguruenik euskarak presio gutxiago jasan zuen eta seguru aski berriro hedatzen hasi zen. Geroagoko beste inbaditzaile batzuek, godoek, frankoek edo musulmanek ere ez zuten lortu euskal lurraldeak eta euskal jendea erabat menderatzea, eta euskarak bizirik jarraitu zuen. Are gehiago, X. mende inguruan, badirudi euskara oraingo Euskal Herritik kanpo dauden lurralde batzuetara ere zabaldu zela: Errioxa eta Burgos aldera, zehazki.

Euskal lurraldeak Gaztelako eta Frantziako koroen azpian geratu zirenean, erakundeek gaztelania eta frantsesa erabiltzen zituzten ia beti, baina euskarak indartsu jarraitu zuen herriaren ahoan. Hala ere, gizarteko eliteak poliki-poliki hasi ziren euskara baztertzen, herri xehearekin bakarrik erabiltzeko.

Aldiz, XVIII. mendetik aurrera, Frantziako iraultzarekin eta Espainian ere, euskara eta beste hizkuntza batzuk zokoratzeko neurriak hartu ziren; zenbait aldiz, debekatu ere egin zen erabiltzea, eskoletan adibidez.