Txikipedia:Bilbo
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Bizkaia |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 346.405 |
🔎 Azalera | 41,6 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 19 metro |
![]() |
Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua da. 345.110 biztanle zituen 2017. urtean. Bertako jendeari bilbotarra esaten zaio.
Gorabeherak izenarekinAldatu
Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.
GeografiaAldatu
Bilbo zabalaren hedaduraAldatu
Bilbok 41 kilometro koadro ditu, baina Bilboaldeak 375 kilometro koadro ditu: Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegira eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.
BarrutiakAldatu
Bilbok barruti hauek ditu: Basurtu-Zorrotza, Abando, Errekalde, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña eta Ibaiondo.
Mendiak eta ibaiakAldatu
Inguruan mendi hauek ditu: Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi.
Hiria Ibaizabal ibaiak zeharkatzen du. Beste hainbat erreka ere badaude hirian, baina lurperatuta.
HistoriaAldatu
1300an lortu zuen hiri izaera, Diego Lopez Harokoak (orduko Bizkaiko jaunak) emandako tituluari esker.
DemografiaAldatu
2016an 343.000 biztanle inguru zituen.
EkonomiaAldatu
Zerbitzuen sektorea da nagusi hirian, eta turismoak hazkundea eduki du azken urteetan. Baina XX. mendean industriak garrantzia handia eduki zuen Bilbon.
PolitikaAldatu
2019ko hauteskundeen ondorioz, Juan Mari Aburto da Bilboko alkatea.
AzpiegiturakAldatu
GarraioaAldatu
Hauek dira Bilbok dituen garraiobide batzuk:
- Metroa
- Tranbia
- Artxandako funikularra
EuskaraAldatu
Bilbotarren %25 inguru euskalduna da.
KulturaAldatu
MuseoakAldatu
Bilbon museo garrantzitsuak daude: Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa, adibidez.
Musika taldeakAldatu
Bilbon musika talde eta musikari ezagun asko daude eta egon dira: Oskorri, Kepa Junkera, Doctor Deseo, MCD, Zea Mays...
KirolaAldatu
TaldeakAldatu
Hiriko kirol talde ezagunenak hauek dira:
- Futboleko Athletic Kluba
- Bizkaia Bilbao Basket
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- San Anton eliza. XVI. mendeko eraikina
- Erriberako merkatua. 1929an egindakoa.
- Done Jakue katedrala. XIV eta XVI. mendeen artean eraikia.
Bilbotar ospetsuakAldatu
- Casilda Iturrizar (1818-1900), filantropoa
- Miguel de Unamuno (1864-1951), idazlea eta filosofoa
- Sabino Arana (1865-1903), politikaria
- Jose Antonio Agirre (1904-1960), lehen Lehendakaria
- Gabriel Aresti (1933-1975), idazlea
- Karmele Rotaetxe (1932-2013), hizkuntzalaria eta euskaltzaina
- Kepa Junkera (1965), musikaria