Txikipedia:Bizkaia
👨👨👦👦 Biztanleak 1.154.334 |
🔎 Azalera 2.217 km² |
🏙️ Hiriburua Bilbo |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Bizkaia Euskal Herriko ipar-mendebaldeko probintzia da. 2.384 km² eta 1.149.628 biztanle ditu (2018ko datuetan). Bizkaiko biztaleak bizkaitarrak dira. Lurraldeak 110 udalerri ditu eta Bilbo da hiriburua.
GeografiaAldatu
Zazpi eskualdetan banatuta dago: Enkarterri, Bilboaldea, Mungialdea, Busturialdea, Arratia-Nerbioi, Durangaldea eta Lea-Artibai.
Kostaldea koskatsua eta irregularra da. Itsasadar eta lurmutur ugari dago. Itsasadar nagusiak Nerbioi eta Urdaibai dira. Matxitxako lurmuturra Euskal Herrian iparralderen dagoena da. Ogoño lurmuturrak 200 metro ditu. Uharteak ere baditu Bizkaiak. Adibidez, Izaro (Bermeon) edo Garraitz (Lekeition).
Bizkaia menditsua da; kostaldeko mendiak eta barnealdekoak desberdinak dira. Kostaldekoak ez dira oso altuak. Barnealdekoak altuagoak dira. Mendi altuena Gorbeia da.
Ibaiak motzak eta isurialde atlantikokoak dira. Klima epela eta hezea da. Euria urte osoan egiten du, batez ere neguan.
HistoriaAldatu
HistoriaurreaAldatu
Bizkaian historiaurreko aztarnategi garrantzitsuak daude. Ezagunena Santimamiñeko koba da. Bertan aurkitzen dira duela 13.000 urteko animalien marrazkiak.
AntzinaroaAldatu
Forua herrian erromatarren aztarnak topatu dira.
Erdi AroaAldatu
X eta XII. mendeen artean Bizkaia Iruñeko eta Nafarroako erresumen barruan egon zen.
1200. urtean Gaztelako erresumak konkistatu zuen.
Aro ModernoaAldatu
Bilbok garrantzia handia hartu zuen, Gaztelako erresumako portu garrantzitsua zelako. Merkataritzak indar handia zuen.
Aro GaraikideaAldatu
XIX. mende amaieran industrializazio garrantzitsua gertatu zen Bizkaian: burdin meategien ustiaketa indartu zen, eta burdina eraldatzeko industria asko ezarri ziren.
Mende horretan bi gerra karlistak geratu ziren.
DemografiaAldatu
2009an 1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak.
2016an biztanle gehien zituen hiria Bilbo zen. 342.481 biztanle zituen. Bigarrena Barakaldo zen: 98.403 biztanle zituen. Hirugarrena Getxo, 77.759 biztanlerekin.
KulturaAldatu
Durangoko azokaAldatu
Urtero ospatzen da Euskal Disko eta Liburu Azoka, abenduan, Durangoko Landakon. 1965ean ospatu zen lehen aldiz.
MusikaAldatu
Bizkaian musikari eta musika talde ezagun asko daude eta egon dira: Oskorri taldea, Kepa Junkera, Mikel Urdangarin, Eskorbuto, Zarama, Exkixu, Gatibu, Ken 7, Zea Mays, Doctor Deseo...
MuseoakAldatu
Bilbon museo garrantzitsuak daude: Guggenheim Museoa eta Arte Ederren Museoa, adibidez.
Eraikin garrantzitsuakAldatu
- Bizkaiko zubia. 1893ko uztailaren 28an zabaldu zuten. Gizateriaren ondare izendatuta dago.
Bizkaitar ospetsuakAldatu
- Juan Antonio Mogel (1745-1804), euskal idazlea
- Txomin Agirre (1864-1920), euskal idazlea
- Dolores Ibarruri (1895-1989), politikoa.
- Gabriel Aresti (1933-1975) euskal idazlea