Tuterako merindadea

Tuterako merindade» orritik birbideratua)

Tuterako merindadea Nafarroako hegoaldean dagoen lurraldea da. Hiriburua Tutera da, eta Erriberako eskualdearen zati gehiena barne hartzen du. Ebro ibaiak zeharkatzen du.

Merindadearen kokapena Nafarroan.
Merindadeko udalerriak.

23 udalerrik osatzen dute, 1526,7 km²-ko azalera dauka eta 93.000 biztanle zituen 2011an (97.457 2014an).

Geografia

aldatu

Kokapena

aldatu

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Zangozako merindadea eta Erriberriko merindadea, mendebaldean Errioxako probintzia eta hegoalde eta ekialdean Cinco Villas (Zaragozako probintzia).

Inguru naturala

aldatu

Merindadearen ekialdean Errege Bardea dugu, biosfera erreserba izendatua. Basamortuzko paisaia idorra da, muinoek ("cabezos") osatutakoa.

Udalerriak

aldatu
  1. Tutera: 35.026 biztanle (2011an).
  2. Corella: 7.925.
  3. Cintruenigo: 7.819.
  4. Castejón: 4.163.
  5. Cascante: 3.971.
  6. Murchante: 3.785.
  7. Ribaforada: 3.688.
  8. Cortes: 3.255.
  9. Alesbes: 2.922.
  10. Ablitas: 2.649.
  11. Zarrakaztelu: 2.565.
  12. Fustiñana: 2.550.
  13. Valtierra: 2.492.
  14. Arguedas: 2.366.
  15. Buñuel: 2.347.
  16. Fitero: 2.210.
  17. Cadreita: 2.099.
  18. Cabanillas: 1.477.
  19. Monteagudo: 1.134.
  20. Mélida: 730.
  21. Barillas: 188.
  22. Tulebras: 124.
  23. Fontellas

Ekonomia

aldatu

Lodosako ubidea eta Bardeakoari esker, ur hornidura zabalduta dago Erriberako nekazaritza sostengatzeko, jarduera ekonomiko nagusia dena. Ortuak emandako fruituen artean Nafarroako zainzuria dugu, besteak beste.

Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.

Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.

Kultura ondasunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu