La Torraza
La Torraza Nafarroako Valtierra udalerriko lursailetan dagoen dorre baten hondakinak dira. Herrigunearen hegoaldean dago, Arguedas udalerrirako bidean. Antzinako Erromaren garaian jatorria duen[erreferentzia behar] Erdi Aroko oinplano laukizuzen eta harlanduzko oinarria duen dorrea da.
La Torraza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Valtierra |
Koordenatuak | 42°11′N 1°38′W / 42.19°N 1.63°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012363 |
Batzuen arabera[erreferentzia behar], dorrearen jatorria erromatar hileta monumentu bat litzateke.
Juan José Martinenaren arabera [1], Erdi Aroan zaintza behatoki edo dorretxe bilakatzeko asmoz hormak sendotu omen zizkioten, Valtierra hiribildua defendatzen zuten gazteluak eta harresiek osatzen zuten multzoko zati bilakatuz. Bestalde, La Torraza izena bertako Burdin Aroko errausketa nekropoli batez osaturiko aztarnategi arkeologiko bati ere ematen zaio.
Erreferentziak
aldatuIkus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |