Tulebras
Tulebras[4] ([tuleβras]) Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri honek 125 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 105 kilometrora dago.
Tulebras | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Merindadea | Tutera |
Eskualdea | Nafarroako Erribera |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Nafarroa |
Izen ofiziala | Tulebras |
Alkatea | Rafael Ayensa Pascual (AIT, indep.) |
Posta kodea | 31xxx |
INE kodea | 31233 |
Herritarra | tulebrastar |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°58′36″N 1°40′35″W / 41.976666666667°N 1.6763888888889°W |
Azalera | 3,82 km² |
Distantzia | 105 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 148 (2023: −4) |
Dentsitatea | 0,39 bizt/km² |
Zahartzea[1] | % 27,29 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 50 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 0 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) |
Langabezia[1] | % 16,57 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak[2][3] | % 1,90 (2018: %1,9) |
Datu gehigarriak | |
Webgunea | http://www.tulebras.es/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuNafarroa hegoaldean dago, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. Herrira heltzeko N-121-C errepidea hartu behar da, Cascante-Monteagudoko noranzkoan.
Tulebrasek Cascanterekin egiten du muga iparraldean eta mendebaldean, Barillasekin ekialde eta hegoaldean, eta Monteagudorekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuTulebrasko klima, mediterraneo idorra da, prezipitazioak urriak dira (350-400mm inguru urtean) eta 60 egun baino gutxiagotan jausten dira. Udak lehorrak izaten dira, eta tenperaturak nahiko aldakorrak izaten dira, aldaketa termikoa handia da (urteroko batez besteko tenperatura 14 gradukoa da). Iparraldeko zierzo haizeak maiz jotzen du urtaro gehienetan. Dena den, uda garaian hegoaldeko haize beroa nagusitzen da.
Jatorrizko landaredia guztiz desagertu da gizakiaren eragina dela eta eta gaur egun, laborantza lurrak eta sastrakak aurki daitezke herriaren inguruan. Tarazonako "bide berdea"k udalerriaren mugak zeharkatzen ditu, antzinako trenbidearen lekua hartuz.
Historia
aldatuHerria Karidadeko Andre Mariaren monasterioaren ondoan jaio zen, monasterioko zentsu-hartzaile eta morroien eskutik. XVIII. mende arte, Tulebras herrixka xumea baino ez zen izan, XIX. mendean jaunen eskubideak bertan behera geratu zirenean, udalerri independente bihurtu zen. Mojak 1157an heldu ziren toki honetara Tuteratik, monasterio berria eraikitzeko toki lasai baten bila. Dena den, Tulebras ezarri zen gunean, erromatar eta musulmanen garaietako aztarnak aurkitu dira. Herriaren izena agertzen den lehen dokumentu idatzia 1157koa da, bertan "Tolebras" izeneko gunea aipatzen da. Historialarien ustez, izen hau, monasterioaren aurretiko herrixka musulmana izendatzen du. Herrixka musulman hau, Cascantum herri erromatarren inguruan sortu ziren herrixka erromatarraren ondorengoa izan zen.
XIV. mendean, herriak Gaztelaren aurkako gerren kaltean jasan zituen, eta 1378an herria erabat deuseztu zuten. Tulebras utzik geratu zen, eta moja ez beste biztanle guztiek, ihes egin zuten. Ondoren, herria birpopulatu behar izan zuten, eta mojek tulebrastarren bizimodua errazteko, inguruko lurren gaineko emakidak egin zituzten, herritarren emigrazioa geldiarazten saiatzeko.
XIX. mendearen erdialdean, Tulebrasko umeek Cascanteko eskolara joaten ziren, eta gutunak Tuteratik jasotzen ziren. Herriak gaur egun erabilitako armarria 1841ean ezarri zen, aurretik monasterioaren armarri bera erabili zutelarik. Azpiegiturak hobetuz joan ziren XX. mendeak aurrera egin ahala eta horrela Barillastik zehar zihoan Aragoiko errepidea eraiki zen. Horrez gain, Tarazonatik etorritako elektrizitate-hariak jarri ziren.
XX. mendearen hasieran, herriak irina ekoizten zuen errota, hainbat upategi, okindegia, taberna eta eskola zeuzkan. Monasterioaren lurrek hainbat jabe izan zituzten, gehienak, inguruetako nobleziako familiak. Azkenik, 1956an Nafarroako Foru Aldundiak lurrak erosi eta herriko familien artean saldu zituen.
Ekonomia
aldatuTulebrasko jarduera ekonomiko nagusia nekazaria da, nahiz eta XX. mendean zehar bere garrantzia gutxituz joan den. 1990eko hamarkadan esaterako, herritarren bi heren nekazaritzan lan egiten zuen arren, lehen sektorea euren lanbide nagusia denen kopurua txikiagoa da, biztanleriaren %40. Askorentzat, nekazaritza, aisialdirako iharduera baino ez da gaur egun.
Laborantza lur gehienak ureztatuak dira, eta bertan olibondo eta mahastiak landaturik daude. Olibondoen azalera gutxituz joan da eta 1891an 134 hektarea hartzen bazituzten, 1982an kopuru hori 89 hektareara murriztu zen. Mahastiak 1891eko 42 hektareatatik 1979ko 33 hektareara igaro dira. Bestelako landaketen artean, alpapa, fruitu arbolak eta patata daude. Abeltzaintza oso murriztua da, zaldi eta astoak erabiltzen dira batez ere. Lur komunak beti izan dira oso eskasak, 17 hektarea larre lur baino ez.
Bigarren eta hirugarren sektoreak handitu diren arren, bigarren mailako jarduera izaten jarraitzen dute, batez ere, ura banaketa, dendaren bat eta udal bulegoetara mugatuz. Gaur egun, tulebrastar askok, Tutera inguruko industrialdetan egiten dute lan.
Demografia
aldatuTulebrasko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,80a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuTulebrasko alkatea Agrupación Independiente de Tulebras (AIT) herri ekimeneko Rafael Aiensa Pascual da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Udaleko bost zinegotziak AIT taldekoak izan ziren. Ez zen baliogabeko botorik izan eta zurizko 4 boto izan ziren (botoen %4,21a). Abstentzioa %12,84koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Rafael Aiensa Pascual (AIT) | 63 | Bai |
Angel Maria Perez Martinez (AIT) | 47 | Bai |
Teresa Torres Fernandez (AIT) | 46 | Bai |
Elena Planas Callao (AIT) | 42 | Bai |
Maria Luisa Torres Pascual (AIT) | 37 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere AIT izan zen aurkeztutako bakarra eta Ayensak alkatetza gorde izan zuen[5].
Udaletxea
aldatuUdaletxea, komentuari atxikita dago eta XX. mendeko eraikuntza modernoa da, inolako berezitasunik ez duena. Komentuaren estilo klasikoari kontrajartzen zaio. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
Tulebrasko udaleko idazkaria, Monteagudo eta Barillasko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Tuterako errepidea, 1
Alkateak
aldatu2007-2011 | Rafael Ayensa Pascual | AIT |
2011-2015 | Rafael Ayensa Pascual | AIT |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuConda autobus konpainiaren Tarazona eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Tulebrasen, eta noranzko bakoitzean ibilaldi bakarra egiten du eguneko. Iruñean autobusa aldatuz Irunera arte joatea dago. Autobusak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Tulebras eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Tulebrasen.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jaiak abuztuaren 19tik abuztuaren 22ra ospatzen dira San Bernardoren omenez. Herriko patroiak San Bernardo eta Camako Ama birijina dira. Jaietan, herriko biztanleria asko hazten da eta ekitaldi kultural eta gastronomikoak antolatzen dira. Erriberako herri askotako jaietan gertatu bezala, jaietako ekitaldirik jendetsuena "entzierro txikiak" izaten dira.
Urtarrilaren 17an, San Antonen omenezko jaia ospatzen da. Herritarrek herriaren mendebaldeko muturrean dagoen San Antonen irudiraino joaten dira prozesioan. Gaua heltzea, herritarrak suaren inguruan biltzen dira, patata egosiak, txistorra eta olioaz bustitako txigorkiak.
Elkarteak
aldatuTulebras "Queiles haraneko zerbitzu sozialen mankomunitateko" kidea da. Zaborra biltzeaz "Erriberako hondakin solidoen kudeaketarako mankomunitatea" arduratzen da eta ur-horniduraz "Moncayoko uren mankomunitatea".
Ondasun nabarmenak
aldatuTulebrasko monasterioa
aldatuJatorriz Tuteran eraiki zen, 1149. urtearen inguruan, Dueñasko Andre Mariari eskainia, zistertar ordenaren emakumezkoen lehen egoitza. 1157an Antso Jakituna erregearen erabaki baten ondorioz, Tulebrasera aldatu ziren mojak. Monasterioa Queiles ibaiaren ertzean berreraiki zuten XII. mendearen amaieran, nabe bakarreko eraikina eta abside erdizirkularrekoa.
Eraikinaren kanpoaldean harlanduzko hormak eta estilo erromanikoko portada txikia ebanjelioaren ondoan. Kanpoaldean estilo gotikoan eraikitako Karitateko Ama Birjinaren XIV. mendeko irudi bat nabarmentzen da. XVI. mendeko klaustroa, eta abade jauregia barrokoa, XVIII. mendean eraikia eta adreiluzko fatxadaduna. Jauregiaren sarreran, alabastrozko armarri bat ageri da.
Monasterioaren barruan bada museo bat, eta aipatzekoa da Jeronimo Cosidak eginiko erretaula nagusi pizkundetarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Tulebras[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Tulebrasko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Tulebrasi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Barillaserako errepidea Google Street View-n.
- (Gaztelaniaz) Tulebrasko monasterioaren webgunea.