Trotskismo
Trotskismoa Leon Trotskiren doktrina iraultzailea da. Stalinen iritziaren (sozialismoa herrialde bakarrean) aurka, Trotskik mundu-mailako iraultza aldarrikatzen zuen, eta bere programa aurrera ateratzearren, 1938an IV. Internazionala sortu zuen. Ondoko urteetan, erakunde horretara bilduriko alderdiak ahulak izan ziren eta haien artean banaturik zeuden; haien kide urriek nazi-faxistek eta Stalinek aginduriko zapalkuntza jasan zuten.
IV. Internazionalaren bilakaera
aldatuBigarren Mundu Gerraren ondoren (1952-1953) IV. Internazionala bi gune nagusitan zatitu zen: Nazioarteko Batzordea eta Idazkaritza Batua, burokrazia sobietarra eta sozialismo errealeko herrialdeen arazoak salatzea bien ezaugarria zela betiere.
1960 ondoko urteetan beste hiru korronte bereizi ziren: Hego Ameriketakoa, Posadas argentinarrak gidatua; Ingalaterrakoa eta Frantziakoa, koloniak iraultzagune nagusitzat hartzen zituena.
Europako trotskismoa, 20. mende amaieran
aldatu68ko Maiatzaren ondoren, talde trotskistak indartu ziren Europan eta, batez ere, Frantzian (Organisation Communiste Internationale, Lutte Ouvrière, Ligue Communiste).
Trotskismoa Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian, Liga Komunsta Iraultzailea izan ziren trostkismoan oinarritutako alderdi bat, 20. mendearen azken partean. LCR-ETA-IV deitura hartuz, . ETAren VI. batzar orokorreko zatiketa batetik sortu zen erakunde hori, eta izaera komunista zuen, IV. Internazionalaren parte izanik. 1977an izen berria hartu zuen: Liga Komunista Iraultzailea.
Trotskistak zirelakoan, eguneroko hizkeran euskaraz trostkoak esaten zitzaien LKI alderdikoei; EMK alderdikoei txinoak esaten zitzaien bezala, ustez edo jatorriz behintzat maoistak izateagatik[1]. Hala ere, trostkismo dogmatiko bat baino gehiago zela alderdia adierazi izan du Joxe Iriarte Bikila militante eta LKIko buruzagiak: «LKI bat zetorren IV. Internazionalarekin, baina nik neuk ez dut inoiz neure burua trostkistatzat hartu, gure alderdiak ez baitzuen egile marxista klasiko bakar batengandik edan. Trotskiren eragina bagenuen, baina Che Guevara, Rosa Luxemburg eta beste askorena ere bai»[1]. Ildo trostskista batez ere internazionalismoaren ikuspegia nabarmentzen zen LKIn Bikilaren ustez. «Orduko ezkerreko mugimendu gehienek internazionalismoa lantzen zuten, baina gurea gehiago zen internazionalismo trinko eta antolatuaren aldeko hautua, Internazionalaren tradiziotik edaten genuelako»[1].
LKI lotura zuen Espainiako LCR alderdiarekin, nazioarteko IV. Internazionalaren baitan. "Guk lotura geneukan Espainiarekin eta Arnaldok eta [Arnaldo Otegi] espainolak ginela esaten ziguten", adierazi izan du Pello Rubio LKIko militante ohiak[2]. "Baina guk beti defendatu izan dugu autodeterminazio eskubidea", gehituz.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c Berria.eus. «Ezkerreko hegalean, beste xendra batetik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
- ↑ «Pello Rubio: "Berriz ere egingo nuke Euskal Herrian bakea lortzeko saioa"» Baleike 2010-04-01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu