Vaal ibaia
Vaal Hegoafrikako ibai bat eta Orange ibaiaren ibaiadar nagusia da.
Vaal | |
---|---|
Vaal | |
![]() | |
-29.0708 eta -26.31729,23.6361 eta 30.006795 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 1.120 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 29° 04′ 15″ S, 23° 38′ 10″ E / 29.0708°S,23.6361°EKoordenatuak: 29° 04′ 15″ S, 23° 38′ 10″ E / 29.0708°S,23.6361°E |
Estatu burujabea | Hegoafrika |
Lurraldea | Estatu Askea |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 196.438 km² |
Arro hidrografikoa |
Orange River basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 124,59 m³/s |
Lakuak |
Bloemhof Dam (en) ![]() |
Bokalea | Orange |
Drakensberg mendietan jaiotzen da, Johannesburgotik ekialdera eta Transvaal eta Estatu Askea probintziaren arteko muga egiten du, Orange ibaiarekin Kimberleytik hegomendebaldera batu aurretik. 1.120 kilometroko luzera du. Klip, Wilge, Vals, Vet eta Riet dira Vaal ibaiaren adar nagusiak. Urtegi handi bat dago ibaiaren ibilguan.
Vaal izena afrikaans hizkuntzatik dator, eta "zurbila" esan nahi du, ibai honen uren kolore grisaxkari erreferentzia egiten diona, nagusiki goraldi-garaian nabaritzen dena, une horretan sedimentu ugari daramatzalako.
Witwatersrandeko industriaren beharrak asetzeko eta Estatu Askearen behar gehienak asetzeko adina ur hornitzen du. Vaal-Hartz planaren osagaitzat, ureztatzeko ura lortzeko iturri nagusitako bat da.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.