Limpopo (ibaia)

Limpopo[1] Afrikako hego-ekialdeko ibaia da, Hegoafrika, Botswana, Zimbabwe eta Mozambike zeharkaturik Indiako ozeanora isurtzen dena. 1.600 kilometroko luzera du, eta Afrikako eskualde horretako ibai nagusia da.

Limpopo
Limpopo River (en)
Limpopo.jpg
Datu orokorrak
Luzera1.750 km
Geografia
Limpopo River basin map.svg
Koordenatuak24°11′28″S 26°52′14″E / 24.1912°S 26.8706°E / -24.1912; 26.870624°11′28″S 26°52′14″E / 24.1912°S 26.8706°E / -24.1912; 26.8706
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera440.000 km²
Arro hidrografikoaLimpopo basin (en) Itzuli
Ur-emaria170 m³/s
BokaleaIndiako ozeanoa

Limpopo Handiko Mugaz Gaindiko Parkea 2000an sortu zuten.

GeografiaAldatu

Transvaal probintzian du iturburua, Hegoafrikako iparraldean, eta Hegoafrika, Botswana eta Zimbabweren arteko muga eratzen du. Ikusgarriak dira Zimbabweko goi-ordokiak igaro ondoren sortzen dituen ur-jauziak. Ondoren Mozambiken sartzen da eta, Maputo hiriaren iparraldean, Indiako ozeanora isurtzen.

HistoriaAldatu

Vasco da Gama izan zen Limpopo ibaia ikusi zuen lehenengo europarra, 1498an. Eskualdeak, hala ere, aspalditik ditu biztanleak; izan ere Mokopanen 3,5 milioi urteko Australopithecus fosila aurkitu zen.

IbaiadarrakAldatu

  • Bubye ibaia,
  • Olifants/Letaba ibaia,
  • Shashe ibaia,
  • Magalakwin ibaia,
  • Mzingwane ibaia eta
  • Mwenezi ibaia.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu