AVN Sariak AVN (Adult Video News) aldizkari estatubatuarrak, helduentzako industria zinematografikoaren berri ematen duena, banatzen dituen sariak dira. Hauek Ameriketako Estatu Batuetan ekoitzitako film pornografikoen hainbat alderdi goraipatzen dituzte. Hain dira garrantzitsuak, ezen zinemagintza pornografikoaren "Oscar" Saritzat hartu ohi diren.[1][2]

AVN Sariak
34. AVN Sariak
Graphic AVN trophy.png
AVN Sarien garaikurra.
SaritutakoaAEBtako film pornografikoen sorkuntza eta marketingaren hainbat alderdi.
BabesleaAdult Video News
KokalekuaLas Vegas, Nevada
Herrialdea AEB
AurkezleaAdult Video News
OrdainsariaGaraikurra
Lehen sari banaketa1984
Azken sari banaketaGaur egun
Webgune ofizialahttp://avnawards.com/
Telebista/Irrati bidezko emankizuna
KateaPlayboy TV (1998–2009)
Showtime (AEB) (2009tik)
The Movie Network eta Movie Central (Kanada)
33. AVN Sariak AVN Sariak 35. AVN Sariak >

Sariak 100 baino kategoria gehiagotan banatzen dira.

AVN sari-banaketaren lehen zeremonia 1984ko otsailean egin zen. Harrezkero, saritze-ekitaldia urtarrilero egiten da Las Vegasko AVN Adult Entertainment Expo izeneko erakusketaren baitan.

1986tik 1998ra Sariek gay pornografia ere barne hartzen zuten. Urtez urte AVN Sarien kategoria kopurua handitzen ari zenez, antolakuntzak erabaki zuen gay pornografia goraipatzeko sari-banaketa bereizia egitea. Hori dela eta, 1999an, lehendabizikoz, GayVN Sari Banaketa Ekitaldia egin zen eta urtero egin zen 2010era arte. 2011n, AVN Sariek berriro ere gay pornografia barne hartu zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «The Oscars of Porn» The Sydney Morning Herald (Sydney, Australia) 2006-01-09 (Noiz kontsultatua: 2016-03-24).
  2. (Gaztelaniaz) Rebeca Linares y Toni Ribas triunfan en los 'Oscar del porno'. Espainia 2010-01-13 (Noiz kontsultatua: 2016-03-24).

Kanpo estekakAldatu