TMEO
TMEO, Gasteizen sortutako umorezko aldizkaria da. Ezten Kultur Taldeak argitaratzen du eta aldizkariaren sorreratik, 1987, bi hilero kaleratzen ditu aleak. Aldizkari hau, bere umore eskatologiko eta satira politikoengatik ezaguna da.
Sorrera
aldatuHamelín (Iruña) eta Octopus (Gasteiz) desagertutako fanzineen lankideen batzearekin sortu zen TMEO aldizkaria.
Datuak
aldatuXXI. mendeko hasieraren datuen arabera, Euskadin plazaratzen diren komiki aldizkarietatik arrakastatsuena da.
Lankideak
aldatuLankideen gehiengoa Euskal Herrikoa da. Honako hauek dira haien izen edo goitizenak:
- Luis Durán
- Mauro Entrialgo
- Alvarez Rabo
- Bernardo Vergara
- Mikel Valverde
- Alvarortega
- Ernesto Murillo
- Santi Orue
- Ata
- Piñata
- Abarrots
- Tamayo
- Larry
- Roger
- Manolito Rastaman
Lankide hauetariko batzuk El Jueves eta desagertutako Vibora aldizkarietan parte hartu dute ere.
Sariak
aldatuBirritan irabazi dute fanzinerik onenaren saria Bartzelonako Komiki Azoka 1990 eta 2001 urteetan. 1989. urtean Grenobleko komiki erakusketan fanzinerik onenaren saria irabazi zuten.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) TMEO aldizkaria