Tipperary konderria
Tipperary konderria (gaeleraz Contae Thiobraid Árann, ingelesez County Tipperary) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. Politikoki bi zatitan banaturik dago, bakoitzak bere gobernua daukalarik: Ipar Tipperary, erdi-mendebaldeko eskuladean egokitua eta Hego Tipperary, hego-mendebaldeko eskualdearen barenan dagoena.
Tipperary konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Munster | ||
ISO 3166-2 | IE-TA | ||
Hiriburua | Clonmel eta Nenagh | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°40′00″N 7°50′00″W / 52.666666666667°N 7.8333333333333°W | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Waterfordeko konderria, Corkeko konderria, Limerickeko konderria, Clareko konderria, Offalyko konderria, Laoiseko konderria eta Kilkennyko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 158.652 (2011) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | T , TN eta TS | ||
tipperarycoco.ie |
4.303 km²-ko azalera dauka eta 158.754 biztanle zituen 2011an.
Geografia
aldatuIrlandaren erdialdeko lautadan kokaturik dago Tipperary. Hala ere hegoaldean baditu hainbat mendilerro, Knockmealdown eta Galtee mendiak besteak beste. Azken honetan dago konderriko mendirik garaiena den Galtymore (919m). Suir ibaia muino artean egiten du Waterforderako bidaia. Honetaz gain Irlandako hirugarren aintzira hadiena den Derg aintzira ere bertan dago.
Historia
aldatuTipperary izan zen normandiarren inbasioaren ondoren sorturiko lehenengo konderrietako bat. Hala ere gobernatzeko praktikotasunagatik 1836an Tipperary bitan banatu zen. Iparraldeko hiriburua Nenagh bihurtu zen eta hegoaldekoa Clonmel.
Banaketa administratiboa
aldatuOraindik ere bi zatitan banatuta jarraitzen du konderriak, Ipar Tipperary eta Hego Tipperary. Hona hemen eremu bakoitzeko herri handienak:
- Ipar Tipperary (North Tipperary/Tiobraid Árann Thuaidh):
- Nenagh/An tAonach (9.872 biztanle)
- Thurles/Durlas (7.682)
- Roscrea/Ros Cré (4.910)
- Hego Typperary (South Tipperary/Tiobraid Árann Theas):
- Clonmel/Cluain Meala (17.908 biztanle)
- Carrick-on-Suir/Carraig na Siúire (5.906)
- Tipperary/Tiobraid Árann (5.065)
- Cashel/Caiseal (4.051)
- Cahir/an Chathair (3.381)
Ekonomia
aldatuKonderriko ekonomiaren motorra Clonmel ingurua da. Bertan kokatzen dira lantegirik garrantzitsuenak: Magners Irlandako gas edo apardun sagardo marka eta Merck & Co. konpainia farmazeutikoa.
Abeltzaintza ere garrantzitsua da Tipperaryko konderrian, Golden Vale eremuan batez ere. Zaldien hazkuntzak fama handia du.
Jarduera ekonomikoetan aipagarria den hirugarren zutabea turismoa da.
Ondasun nabarmenak
aldatuPertsonaia ezagunak
aldatu- Laurence Sterne (1713-1768), idazlea.
- John Desmond Bernal (1901-1971), zientzilaria.
- Tony Ryan (1936-2007), Ryanair hegaldi konpainiaren sortzailea.
- Frank Patterson (1938-2000), tenorea.
- The Clancy Brothers (1955- ), irlandar folk musika taldea
- Sean Kelly (1956-), txirrindularia.
- Shane McGowan (1957-), abeslaria eta olerkaria.
- Una Healy (1981- ), pop abeslaria.
- Andrea Roche (?), modeloa.
Kirolak
aldatuJoko gaelikoak dira nagusi. Tipperary GAA taldeak 26 aldiz irabazi du hurlingaren txapelketa nagusia eta 19 aldiz liga. Irlandako hiru talde handien artean dago Kilkenny eta Corkekin batera. Futbol gaelikoari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusian. 1895 eta 1900 urteetan kirol bietako txapelketa nagusiak irabazi zituen.
Zaldi lasterketek ere sona handia daukate. Horretarako badaude hipodromoak Thurles, Clonmel eta Tipperaryn.
Iruditegia
aldatu-
Nenagheko gaztelua
-
Clonmeleko eliza
-
Galtymore mendia
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Iparraldeko Tipperaryko webgunea
- (Ingelesez) Hegoaldeko Tipperarruko webgunea
- (Ingelesez) County Tipperary Historical Society
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page