Holy Cross abade-etxea (Tipperary)

Holy Cross abade-etxea (ingelesez Holy Cross Abbey, irlanderaz Mainistir na Croise Naofa) Irlandako Thurles herriaren ondoan dagoen abade-etxea zistertar berriztua da.

Gurutze Santuaren abade-etxea
Abade-etxea Suir ibaiaren ertzean
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Desagertutako erakunde administratiboaTipperaryko konderria
Koordenatuak52°38′22″N 7°52′05″W / 52.6393989°N 7.86799°W / 52.6393989; -7.86799
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1169 (egutegi gregorianoa)
Suntsipena1536
Arkitektura
Ondarea

Abade-etxea beneditar monjeek sortu zuten 1169an. baina berehala zistertarrek hartu zuten, 1180an hain zuzen ere. Angoulêmeko Isabel erreginak (Joanes Lur Gabearen alargunak) gurutze santuaren ezpal bat ekarri zuen 1233an eta hortik datorkio izena abade-etxeari. Erlikia honi esker erromes lekua bihurtu zen, eta Erreforma Protestantearen garaian ihesi zetozen katolikoen babeslekua ere bai.

Gurutze santuaren ezpala azken aldiz 1632an erakutsi zen publikoan eta Cromwelldar gerraren ondoren abade-etxea bertan behera gelditu zen. 1740etik aurrera hilerri funtzioak egin zituen bertako jendearentzako. 1880an mantendu beharreko monumentua" zela, "errezatzeko erabiliko ez zena" erabaki zen. Baina bere berreraikuntza ez zen 1969 arte martxan jarriko. Vatikanoko sakristauak gurutze santuaren ezpal berri bat eman zion.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu