Clare konderria
Clare konderria (gaeleraz Contae an Chláir) Irlandako hego-mendebaldean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. 3.147 km2-ko azalera dauka eta 117.196 biztanle zituen 2011an. Ennis/Inis dauka hiriburu eta hiri nagusia.
Clare konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Munster | ||
ISO 3166-2 | IE-CE | ||
Hiriburua | Ennis | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°50′00″N 9°00′00″W / 52.833333333333°N 9°W | ||
Azalera | 3.450 km² | ||
Mugakideak | Limerickeko konderria, Tipperaryko konderria eta Galwayko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 117.096 (2011) | ||
Dentsitatea | 33,94 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | CE | ||
visitclare.ie |
Geografia
aldatuNatura
aldatuUrez inguraturik dagoela esan daiteke, izan ere iparraldean Galway badia baitu, ekialdean Derg aintzira, hegoaldean Shannon ibaiaren estuarioa eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa.
Geologikoki aipagarriena The Burren eremu karstikoa da. Ingurune harritsua eta lehorra da eta ondorioz fauna eta flora berezia ditu. Konderriko muinorik garaiena Moylussa (532 m) da.
Hiriak eta herriak
aldatu- Hiriak:
- Ennis/Inis (25.360 biztanle), hiriburua
- Shannon/Sionainn (9.673)
- Kilrush/Cill Rois (5.388)
- Kilkee/Cill Chaoi (1.024)
- Herriak:
- Quin/Cuinche (1.615)
- Newmarket-on-Fergus/Cora Chaitlín (1.542)
- Ennistymon/Inis Diomáin (881)
- Lisdoonvarna/Lios Dúin Bhearna (767)
- Lahinch/An Leacht (600)
- Ballyvaughan/Baile Uí Bheacháin (224)
Historia
aldatuBeren izenik ez badakigu ere, Neolito garaiko zibilizazio batek populatu zuen eremua. Clare, eta batez ere The Burren eskualdea Irlandako aberatsena da monumento megalitikotan. K.o. 100 urtearen bueltan Klaudio Ptolomeo geografoak Gangani leinua ezarri zuen bertan eta historialariek diotenez Iberiar penintsulako Kantabriekin harremana izan zezaketen.
Erdi Aroan Connacht Erresumaren parte izan zen harik eta X mendean Munsterrek eskuratu zuen arte. Honek Thomond izena eman zion eremuari, zeinak "Munster iparraldea" esan nahi duen, eta O'Brien leinuak agindu zuen bertan. Thomond Erresumak normandiarren eragin handirik gabe iraun zuen hainbat mendetan zehar baina Tudortarrek irlandako Erresumarekin anexionatu zuten 1543an.
Leku interesgarriak
aldatu- Moherreko Amildegiak
- The Burren:
- Doolin:
- Ennis:
- O'Dea gaztelua
- Spanish Point
- Scattery uhartea, Kilrush hiritik 2 kilometro itsaso barnerantz.
Claretar ezagunak
aldatu- Teige MacDaire (1570-1652), poeta eta historialaria.
- William Mulready (1786-1863), margolaria.
- Harriet Smithson (1800-1854), aktorea.
- Patrick John Hillery (1923-2008), politikaria.
- Edna O'Brien (1932- ), idazlea.
- Michael "Mick" Tubridy (1935-), The Chieftains folk taldeko musikaria.
- Joe Jacob (1939-), Fianna Fáil alderdiko politikaria.
- Joe McDermott (1940-), golflaria.
- Sharon Shannon (1968- ), musikaria.
Iruditegia
aldatu-
The Burreneko paisaia.
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page