Carrick-on-Suir
Carrick-on-Suir (irlanderaz Carraig na Siúire), Irlandako Tipperary konderriko udalerri bat da. Suir ibaiak zeharkatzen du. Clonmel hiritik 21 kilometro ekialdera eta Waterford hiritik 27 kilomtero ipar-mendebaldera dago. 2006ko erroldaren arabera 5.856 biztanle zituen.
Carrick-on-Suir Carraig na Siúire | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | E32 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°20′47″N 7°24′43″W / 52.346509°N 7.411995°W |
![]() | |
Altuera | 10 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 5.771 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
aldatuIrlanderazko Carraig na Siúire izenak "Suirreko Harkaitza", hots, "Suir ibaiko harkaitza" esan nahi du. Izan ere herria Suir ibaiaren erdian zegoen uharte batean sortu baitzen eta iraun baitzuen XVIII menderarte, ibaiaren alde bat desbideratu eta herriaren ipar-mendebaldea lehortu zen arte.
Historia
aldatuCarrick-on-Suirren lehen aipamena 1247koa da. Orduko agiri batean esaten da herriak urtero hiru feria antolatzen zituela. XIV mende hasieratik Butler familia izan zen nagusi, hasieran Carrickeko konde izena hartu zuten eta 1322tik aurrera Ormondeko konde izan ziren. 1447an zubia eraiki zuten ibaia gurutzatu ahal izateko. Ormonde gaztelua 1565ean eraiki zuen Thomas Butlerrek.
Oliver Cromwellen konkista garaian, ingeles parlamentarioek herria eskuratu zuten. Ulsterko irlandarrak Major Geogheganen gidaritzapean saiatu zire herria berreskuratzen baina ez zuten lortu eta 500 soldadutik gora hil ziren.
James Butlerrek artilearen industria abiarazi zuen eta 1799tik aurrera herriak garapen handia izan zuen, artileaz gain ibaiarekin loturiko hainbat jarduera sortu baitziren. XIX mendean britainiarrek artilearen inguruan ezarritako zerga gogorren eraginez eta Gosete Handiaren eraginez Carrickek asko sufritu zuen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Ormonde gaztelua: Herriaren ekialdean kokatzen den XV mendeko gaztelua da.
- Zubi zaharra: 1447an eraikitako harrizko zubia.
Herritar ezagunak
aldatu- The Clancy Brothers, irlandar folk musika taldea.
- Seán Kelly, (1956), txirrindularia.
Iruditegia
aldatu-
Kale nagusia.
-
Tren geltokia.
-
Kalea.
-
Bridge Street kalea.
Kanpo estekak
aldatu- Carrick-on-Suir udalerriko udal webgunea (Ingelesez)