Kilkenny GAA
Kilkenny GAA edota Kilkenny County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Lúthchleas Gael Coiste Cill Channaigh) Irlandako hego-ekialdean dagoen Leinster probintzian kokatuko Kilkenny konderriko gaeldar jokoetako talde bat da. Taldearen koloreak beltza eta horia dira, konderriaren kolore ofizialak hain zuzen ere.
Izen osoa | Cumann Lúthchleas Gael Coiste Cill Channaigh | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ezizena(k) | The Cats ("Katuak") The Stripy Men ("Marradunak") | ||||||||||||||||
Hiria | ![]() ![]() | ||||||||||||||||
Sorrera | 1887 | ||||||||||||||||
Kirol zelaia | Páirc Uí Nualláin/Nowlan Park, Kilkenny (Edukiera: 30.000) | ||||||||||||||||
Entrenatzailea | Brian Cody | ||||||||||||||||
Liga | National Hurling League | ||||||||||||||||
2017 | 1A mailan, 4.a | ||||||||||||||||
Webgunea | http://kilkennygaa.ie/ | ||||||||||||||||
|

Irlandako 32 konderrien artean Futbol gaelikoan aritzen ez den bakarra da baina hurlingari dagokionez talde oso indartsua du, All-Ireland Senior Hurling Championship txapelketa nagusia gehienetan irabazi duen taldea izanik (34 aldiz) eta National Hurling League ligan bigarrena da garaileen sailkapenean, 15 garaipenekin. Aipatzekoa da 2000 urtetik hona 9 aldiz irabazi duela txapelketa nagusia.
Elkarte Atletiko Gaelikoaren barnean dagoen Kilkennyko kirol saila 1887an sortu zen.
Tituluak aldatu
Hurlinga aldatu
All-Ireland Senior Hurling Championship aldatu
Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako txapelketak urtez-urte |
---|---|---|---|
Kilkenny | 35 | 25 | 1904, 1905, 1907, 1909, 1911, 1912, 1913, 1922, 1932, 1933, 1935, 1939, 1947, 1957, 1963, 1967, 1969, 1972, 1974, 1975, 1979, 1982, 1983, 1992, 1993, 2000, 2002, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2015 |
National Hurling League aldatu
Konderria | Irabazitako finalak | Galdutako finalak | Irabazitako ligak urtez-urte |
---|---|---|---|
Kilkenny | 18 | 9 | 1933, 1962, 1966, 1976, 1982, 1983, 1986, 1990, 1995, 2002, 2003, 2005, 2006, 2009, 2012, 2013, 2014, 2018 |
Kanpo estekak aldatu
- Kilkenny GAA taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)