Nenagh (irlanderaz An tAonach edo Aonach Urmhumhan), Irlandako Tipperaryko konderrian kokatzen den udalerria da. Ipar Tipperaryko hiriburua da. 2011an 9.872 biztanle zituen.

Nenagh
An tAonach / Aonach Urmhumhan
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Tipperary konderria
PostakodeaE45
Geografia
Koordenatuak52°51′48″N 8°11′58″W / 52.8632°N 8.1995°W / 52.8632; -8.1995
Map
Altuera72 metro
Demografia
Biztanleria8.968 (2016)
Bestelako informazioa

Etimologia

aldatu

Irlanderazko Aonach Urmhumhan izenak "Ormonden feria" esan nahi du, Ormond Munster ekialdearen izen tradizionala da.

Historia

aldatu

Anglo-normandiarrak XII mendean iritsi aurretik O'Kennedytarren lurrak izan ziren hauen. 1216an gaztelua eraiki zuen Butler familiak eta bere gaztelu garrantzitsuena izan zen XIV mendean Kilkenny gaztelura joan ziren arte. Butlertarrak ziren herriaren jabeak eta monasterioa eta ospitalea ere sortu zituzten. 1252an frantziskotarrek abade-etxe bat eraiki zuten, sei mende iraungo zuena.

O'Carrollek 1550an herria erasotu eta su eman zion. Nenagh erabat suntsitu zen eta berriz eraiki beharra izan zen. XVII mendeko borrokek bete betean harrapatu zuten. 1838an Tipperary bitan banatu zen eta Nenagh iparraldeko hiriburu izendatzean herriak garapen handia izatea lortu zuen. XIX mendean merkatal herria zen honetara industrializazioa iritsi zen, destilategiak, artioa prozesatzeko lantegiak, gurdigintza eta olak batez ere.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Nenagh gaztelua: Butlerreko I baroia zen Theobald Walterrek eraiki zuen 1216an. Bereziki aipagarria da dorre zilindrikoa, 30 metroko altuera eta 16 metroko zirkunferentzia daukana.
  • Epaitegia: John B. Keane arkitektuak diseinatu eta 1843an eraiki zen.
  • Frantziskotar abade-etxearen aztarnak

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu