Chubuteko probintzia
Chubut (gaztelaniaz: Provincia del Chubut; galesez: Talaith Chubut) Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen hegoaldean dago, Patagonia eskualdean. 224.686 km²ko eremua du eta 2010ean 509.108 biztanle zituen[1]. Hiriburua Rawson da, baina Comodoro Rivadaviak biztanle gehiago ditu.
GeografiaAldatu
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Río Negroko probintzia, hegoaldean Santa Cruzeko probintzia, mendebaldean Txile eta ekialdean Ozeano Atlantikoa. 15 departamendu eta 46 udalerritan banaturik dago.
HistoriaAldatu
- Tehueltxeak ziren jatorrizko biztanleak, lurraldera europarrak iritsi baino lehen.
- XIX. mendean Galestik joandako herritar batzuk hasi ziren lurraldea jendeztatzen. Hortik datoz hainbat izen toponimiko.
- 1939an "Cymru-Ariannin/Gales-Argentina" elkartea sortu zuten.
Hiri nagusiakAldatu
- Comodoro Rivadavia: 135.632 biztanle (2001).
- Trelew: 89.547
- Puerto Madryn: 57.791
- Rawson (hiriburua): 26.183
HizkuntzakAldatu
Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, hizkuntza gutxitu batzuk mintzatzen dira: alde batetik, mapudunguneko hiztun maputxeak eta bestetik, galeserakoak.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
Kanpo estekakAldatu
- Probintziaren webgune ofiziala Chubut.gov.ar
- "Cymru-Ariannin" elkartearen webgune hirueleduna Cymru-ariannin.org