Río Negro (Argentina)
Río Negro[1] Argentinako Río Negroko probintziako, eta Patagonia osoko, ibairik garrantzitsuena da. Patagoniako Andeetatik jaisten diren Limay eta Neuquén ibaien elkargunean sortzen da, Neuquéngo probintziaren ekialdeko muturrean; Río Negroko probintzia zeharkatzen du hego-ekialderako norabidean, eta El Cóndor bainu hiritik hurbil Ozeano Atlantikora isurtzen da. 635 kmko luzera du, 1.125 km Neuquén ibaiaren ibilbidea gehitzen bazaio[2].
Río Negro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 635 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°01′54″S 62°47′00″W / 41.031547°S 62.783461°W |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | Río Negro probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 132.275 km² |
Ur-emaria | 1.014 m³/s |
Iturburua | Limay ibaia |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Hidrometria
aldatuRío Negroren emaria 54 urtez (1927-1980 bitartean) neurtua izan da Primera Angosturako estazioan (Río Negroko probintzia), Ozeamo Atlantikora isuri baino 224 km gorago[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 95.000 km² ditu, arro osoaren % 71,8. Urteko batez besteko emaria 870 m³ segundoko da. Emari handiena azaroan du (1393 m³/s), eta txikiena apirilean (306 m³/s).
Río Negroren batez besteko emariak (m³/s), Primera Angosturako estazioan neurtuak
Datuak: 1927 eta 1980 artean
Ekonomia
aldatuIbaia nabigagarria da behealdeko 400 km inguruan. Ura hidroelektrizitatea sortzeko eta labore lurrak zein fruitu sailak (ardotarako mahastiak barne) ureztatzeko erabiltzen da[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Exonimia: Argentina. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).
- ↑ a b Negro River. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Río Negro Primera Angosturako estazioan. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).