Spin-off enpresa
Enpresa spin-off bat beste enpresa nagusiago baten azpinegozio gisa sortu den enpresa berria da. Lehendik dagoen konpainiak diru-sarrerak sortzeko negozio kontzeptu edo teknologia berri bat garatzen duenean, aukera hori aprobetxatu dezake Spin-off enpresa berri baten bidez.[1]
Spin-off motak
aldatuEnpresetakoa
aldatuSozietate nagusiko dibisio edo atal bat juridikoki besberdintzen denean. Enpresa independente bihurtzen da, aktibo, langile, jabetza intelektuala, teknologia edo lehendik dauden produktuak eta zerbitzuak bereganatuz[2]. Sozietate nagusiko akziodunek sozietate berrian akzio baliokideak jasotzen dituzte, jatorrizko akzioetan ondare galera konpentsatzeko. Hala ere, akziodunek konpainiek modu independentean erosi eta saldu ahal izango dituzte. Horrek konpainietako inbertsioa erakargarriagoa bilakatzen du; izan ere, akzioen erosleek hazkunde gehien izango dutela uste duten negozioaren zati baten inbertitu dezakete.[3]
Mass media
aldatuKomunikabide masiboen bidez audientzia handia lortzen duten komunikabideen teknologia askotariko bat aipatzen du.[4] Hor kokatzen dira bereziki irrati eta telebista programak, bideo-jokoak, pelikulak, edo edozein narrazio-lan, lehendik dauden lanetatik xehetasun gehiago eta alderdi desberdinak jorratzen dituzten lanetatik eratorritakoak (adibidez, gaia, pertsonaiak edo gertakari partikularrak).[5]
Ikerkuntzakoak
aldatuBereziki Unibertsitateetan eta Teknologi Zentroetan sortzen dira. Beraien ikerketetatik sortutako asmakizun teknologikoak eraldatzen dituzte, bestela ustiatu gabe geratuko zirelakoan[6].
Ispilu enpresak
aldatuIspilu enpresaren eraketa enpresa publiko berria sortzeko erabiltzen den spin-off modu espezializatua da. Akzioak burtsa publiko baten zerrendatzeko prozesua sinplifikatzen du.
Gobernuen Spin-off
aldatuGobernuen irteera militar edo gobernuz egindako ikerketen emaitzen bermeak dira. Gobernu baten spin-off motako adibide nabarmenena NASAren finantzaketa, ikerketa, lizentzia, instalazio edo laguntzaren bidez merkaturatu den teknologia da[7].
Spin-off berrien hazkundea
aldatuNegozio kontzeptu berria, egungo negozio egituran inplementatzen saiatzeko alternatiba da. Bere hazkundea bermatzeko, negozio berriaren alderdi juridikoak, praktikoak eta estrukturalak kontuan hartu behar dira.
Onurak
aldatuZenbait kasutan, ikuspuntu estrategikotik, lehendik dagoen egituratik kanpo dagoen negozio ideia berri bat pentsatzen denean, zentzuzkoa da enpresa berri bat abiatzea, negozio nagusiari lotu gabeko alderdi bat gehitzea baino. Askoz errazagoa izaten da bereizita daudenean negozioak funtzionatzea eta merkaturatzea.
Spin-off baten beste abantaila zera da: negozio kontzeptu desberdinak entitate bereiziak funtzionatzea ahalbidetzen duela. Titulartasunaren ikuspegitik, batzuetan errazagoa da eragiketa osoaren balioa aitortzea negozio ideia guztiz desberdinak bereizita funtzionatzen dutenean. Enpresa arriskua ere dibertsifikatu egiten da.
Bestalde, spin-off berria saldu egin daiteke, mozkinak lortuz enpresa nagusirako bere negozioaren funtsa mantenduz.
Desabantailak
aldatuSpin-off baten eragozpenetako bat zera da, sozietate nagusiaren baliabideak sakabanatu egiten direla. Nolabait, aurreko lidergoa diluitzen da, zatituz. Bestalde, baliteke negozio berrira atxikitzen diren profesionalak segurtasun maila bat galtzea, spin-off berriaren bermea epe ertainera gauzatuko delako.
Bideragarritasun Plana
aldatuNegozio berri bat sortzeko ekintzailetza prozesu desberdinetan, berdin dio startup/ enpresa berri bat, barne-ekintzailetzan edo spin-off baten, arrakasta lortu nahi bada, ezinbestekoa da bideragarritasun plan idatzi bat egitea. Kasu bakoitzean bere ezaugarri bereziak izanik, spin-off batekoak 30/35 orri izango ditu, honako lau faktore kritikoak aztertuz:[8]
- Pertsonak. Ekintzailea[9] eta bere taldea, baita hornitzaile, abokatu, aholkulari eta abarren kontaktuak ere.
- Aukera. Produktuaren edo zerbitzuaren irudia eta egokitasuna.
- Ingurumen ekonomikoa. Negozioa garatuko dituzten aldagai orokorrak eta sektorialak.
- Arriskua eta saria. Ekintzaileek eta inbertitzaileek bere ekarpenaren helburu ekonomiko ona ziurtatuko dute.
Dokumentu idatzi bat prestatzea[10], zeregin burokratikoa dela pentsa daiteke. Baina ideiak eta proiektuak paperean gauzatzea, hirugarrenek irakur ditzaketenak, zehatzagoa eta objektiboa egiten du.
Koldo Saratxagak, Irizar autobus konpainiako zuzendari nagusi ohiak eta 1996an Ernst & Young aholkulariak espainiar estatuan antolatutako "Urteko ekintzailearen saria" lehen edizioaren irabazleak zioenez, "Martxan dagoen negozio baten zaila da etorkizuna modu kuantitatiboan aurreikustea, baina negozio berrian, fidatzeko datu historikorik gabe, aurreikuspenak egin behar dira, Bideragarritasun Plan baten bidez. Hobe da denbora galtzea, dirua baino"[11].
Laburpen exekutiboa
aldatuLaburpen exekutiboa BParen zatirik garrantzitsuena da. Inbertitzaileek irakurriko duten lehen gauza izanik, negozio berria gaizki deskribatzen bada, azkena ere izan daiteke. Laburra baina erakargarria izan behar du, orri bakarrean BPren eduki guztia jasoz. Exekutiboak "Denboraz beti daude larri, eta txosten asko irakurtzea egokitzen zaien. Orri horrek interesa pizten badie, memoria osoa eskatuko dute".[12]
Ken P. Morsek, MIT - Massachusetts Institute of Tehnology ospetsuaren Ekintzailetza Zentroko zuzendariak, aurkezpenerako “Elevator pitch” formatua proposatzen du. Boston hiriko eraikin altuenenean igogailuak 55 segundo inguru behar du goraino ailegatzeko, eta denbora horretan proiektuaren balioaz zuzendari nagusia konbentzitzen ez baduzu, jai dago.
Pertsona taldea
aldatuSozietate nagusiko zuzendariak eta Administrazio Kontseiluko partaideak, Spin-offeko kapitalean parte hartzeko, BPren hasieran bi puntu aztertuko dituzte: proiektuaren arduradunaren CVa eta ustiapen kontua. Bi puntuak ez badira beraien gustukoak, nekez irakurriko dute dokumentu osoa. Eta arduradunaren profesionaltasuna begiratzeaz gain, bere talde kolaboratzailearen kalitatea neurtuko dute.[13]
Enpresa berrien arloan ez daude ondo ikusiak CV luzeak edo apainduak, eta ez da komeni orri erdi baino askoz luzeagoak izatea. Logikoki, sustatzaileen negozio berriarekiko indar-guneak azpimarratuko dira, balio erantsi gabeko bestelako xehetasunetan sartu gabe. Sustatzailearen lidergo ahalmena[14], profesionaltasuna, iraunkortasuna eta kudeaketarako ahalmena azaldu beharko lirateke.
Produktua eta ekoizpena
aldatuSpin-off baten ekintzaileak produktua malgutasunez diseinatzeaz arduratu behar da, bere profesionaltasuna eta Marketin Planetik sortzen ari diren emaitzak jarraituz. Diseinu prozesuaren faseak definitu, pentsatu, eta eraiki egin behar dira, kontuan hartuz bezeroek onartuko duten kalitate/prezio erlazioa, lehiakideak baino baikorragoak izan gabe.[15]
Ekoizpenari dagokionez lehengaietatik produktu bukatutako eraldaketa prozesua modu globalean azaltzea komeni da, ahalik eta terminologiarik generikoena erabiliz. Prozesuaren denbora orokorrak, kalitate sistemak eta horien kontrolak eta hobetzeko arloak aztertuko dira. Bukatutako produktuen biltegiratze prozesua adieraziko da, behar den espazioarekin eta hauei lotutako kostuekin, eta azkenik banaketa kanalekin. Gainera, erronka teknologikoak eta negozioaren indar-guneak zehaztuko dira sektoreko beste prozesu edo produktuekiko.[16]
Gaur egun mundu mailan, negozio eraginkorrenak dituzten herrialdeak Alemania eta AEB dira. Erreferentziako adituek azpimarratzen dutenez, alemaniar langileek egindako orduko produktibitate handiagoko gakoetako bi hauek direla: A) Ongi planifikatzeko duten pazientzia, eta B) Aurreikusitakoa gauzatzeko diziplina, inprobisaziotik ihesi. Adibidez, metalurgiaren sektorean, Alemanian urteko egutegia 1.625 ordu ingurukoa da, eta Euskal Herrian aldiz, 1.715. Hala ere, Alemaniako urteko errenta per capita 10.000 euro handiagoa da.[17]
Marketin
aldatuKontutan hartuta sozietate nagusiko Administrazio Kontseiluko partaideak sektorean adituak direla, ondorengo bost arloen aipamen guztiz laburra egingo da:[18]
- Egoeraren analisia eta diagnostikoa: kanpokoa zein barnekoa, bezeroari zuzendutako negozioa, AMIA analisia, eta lehiakideen arteko matrizea.
- Marketinaren helburu kualitatibo zein kuantitatiboen zehaztapena.
- Marketin estrategien aukeraketa: paper-zorroa, segmentazioa eta kokatzea, bezeroen leialtasuna, produktuak, prezioak, banaketa, eta komunikazioa
- Ekintza-planen ezarpena: produktuei buruz, prezioei buruz, banaketari zuzendua eta komunikazioa.
- Marketinaren aurrekontua eta ustiapen kontua[19].
Garbi adierazi behar da sozietate nagusiaren baliabideak erabiltzen direla, ahal den neurrian, bereziki AMIA analisiaren ondorioetan eta banaketa sarean.
Finantza koadroak
aldatuLau arlotako binaka koadro soilik azalduko dira, hasierakoa hamabi hilabetetako zutabetan banatuta, eta bigarrena urteroko bost zutabetan. [20]Jokabide egokiena sozietate nagusiaren koadroen eredua jarraitzea litzateke, bertan dagoen terminologia erabiliz.
Salmenten koadroa
aldatuOndorengo beste koadroak honen arabera joango direnez, arreta handia jarri behar da zenbakiak jartzerakoan, baikorregiak izan gabe. Produktu mota guztiak sartuko dira lerro bereizietan, bi multzotan bananduta, lurraldea eta nazioartea. Urte batetik aurrekora hazkundearen konparaketak gehituko dira, ekintzailearen profesionaltasuna erakutsiz, beti ere sozietate nagusiko adituek aztertuko dituztela jakinda.
Harvard Business School[21] ospetsuko Enpresa Administrazioko William A. Sahlman katedradunak dioenez , "Negozio Plan handia nola idatzi" bere liburu ezagunean, azpimarratu egiten du negozio berri baten sartzen den diru onena, bezeroengandik datorrena dela, eta ez inbertitzaileengandik edo maileguetatik. Premisa horrekin, salmenten taula negozioaren oinarria da, eta etorkizuneko salmenten aurreikuspenetan %100 zehatza ez bada ere, gutxienez errepide mapa edo trazabilitate mapa eskaintzen ditu.
Ustiapen kontua
aldatuSozietate nagusiko zuzendariak eta Administrazio Kontseiluko partaideek, arretaz aztertuko dute ustiapen kontuaren azken lerroa, hots, emaitza garbiaren (ustiapeneko emaitzari zergak kendu ondoren) bost urtetako bilakaera. Bere inbertsioen egokitasuna adieraziko du emaitzak. Lehen bizpahiru urtetan apala bada, negozioa errentagarria izan arren, azken bi lerro gehitzea komeni da, Ebitda [22]eta Kutxa-fluxuarekin[23].
Lerro nagusia emaitzena izanik ere, badira beste bi adierazgarri:
A- Marjina gordina: salmentei gastu proportzionalak kenduta ateratzen dena, hots, salmenten finantza gastuak, lehengaiak, material osagarriak, kanpoko lanak, ekoizpeneko pertsonala, eta energia zein bestelakoak.
B- Ustiapeneko emaitza: marjina gordinari gastu finkoak kentzen diogunean, hots, komertzialeko pertsonala, ekoizpeneko pertsonala zeharkakoa, administrazioko pertsonala, komertzialeko beste gastu batzuk, amortizazioak, finantza gastuak, beste gastu finkoak, eta fondo-dotazioak.
Altxortegi koadroa
aldatuArreta gutxi jasoko duen arren, ezinbestekoa da. Denborazkotasunean ez du zerikusirik sozietate nagusiko altxortegi koadroarekin, bezeroek epe luzeagoan ordainduko dizkiotelako spin-offari nagusiari baino, eta hornitzaileek berriz epe motzagoan saldu.[24]
Altxortegiaren sarreratan kontzeptu hauek aipatuko dira: hasierako kapitala, maileguak, salmentak, kreditu kontua eta bestelakoak. Irteeratan berriz, inbertsioen ordainketak, hornitzaileak, hartzekodunak, soldatak, administrazioa, eta energia zein beste batzuk.[25]
Egoera Balantzea
aldatuKontseilukideek Aktiboaren eta Pasiboaren orekari begiratuko diete bereziki, eta eginak dituzten inbertsioen errentagarritasunari.[26] Aktiboan honako kontzeptuak garatuko dira: ibilgetua, merkataritza-funtsa, izakinak, zordunak eta altxortegia. Pasiboan berriz, kapitala eta erreserbak, emaitzak, epe luzeko eta motzeko zorrak, hornitzaileak eta hartzekodunak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Díaz Sánchez, Eduardo. (2013). NEBTS 3 Nuevas empresas de base tecnológica. Netbiblo, 166 or. ISBN 9788415562528..
- ↑ Txantiloi:Er Sarries, Luis. (2005). Nuevas estrategias para la competitividad de las empresas. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 136 or. ISBN 9788497690959..
- ↑ Txantiloi:Er Román, Yolanda. (2019). La estrategia de comunicación de las startups en España. Universitat Oberta de Catalunya, 236 or. ISBN 9788491161578..
- ↑ Txantiloi:Er Diaz del Dedo, Luis. (2019). Growth Hacking: supera el reto de crear productos digitales exponenciales (Social Media). Anaya Multimendia, 216 or. ISBN 9788441541870..
- ↑ (Ingelesez) Croteau, David. (2018). Media/Society. Technology, Industries, Content, and Users. SAGE Publishing, 488 or. ISBN 9781506315331..
- ↑ (Ingelesez) Callan, Benedicte. (2001). Generating Spin-offs: Evidence from Across the OECD. OECD Publishing, 321 or. ISBN 92-64-17580-6...
- ↑ (Ingelesez) Williams, Jack Francis. (2001). International Urban Planning Settings. Lessons of success. Emerald Group Publishing, 426 or. ISBN 0-7623-0695-5..
- ↑ Txantiloi:Er Irizar, Iñazio. (2015). El Plan de Negocio en la práctica. Netbiblo, 333 or. ISBN 978-84-9745-9907..
- ↑ Txantiloi:Er Irizar, Iñazio. (2003). El reto de ser emprendedor. Mondragon Unibertsitatea, 343 or. ISBN 8460099008..
- ↑ (Ingelesez) Business Plan. (Noiz kontsultatua: 23.12.2019).
- ↑ Saratxaga, Koldo. (2010). Arrakasta konfiantza izan zen. K2K emocionando, 118 or. ISBN http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/deed.eu..
- ↑ (Ingelesez) Gumpert, David E,. (2003). How to Really Create a Successful Business Plan. Lauson Publishing Co., 236 or. ISBN 0970118171..
- ↑ Txantiloi:Er Urcola, Juan Luis. (2011). La revolución pendiente: las personas en el centro de las organizaciones. ESIC Editorial, 240 or. ISBN 9788473567343..
- ↑ Txantiloi:Er Peters, Tom. (2005). Liderazgo: inspira, libera, consigue. Pearson Educación, 160 or. ISBN 9788420546421..
- ↑ Txantiloi:Er Burdek, Bernhard E.. (2019). Diseño. Historia, teoría y práctica del diseño de producto.. Ed, Experimenta, 306 or. ISBN 9788494929632..
- ↑ Txantiloi:Er De la Peña, Francisco D.. (2016). Fundamentos de dirección de producción y de operaciones.. Centro de Estudios Financieros, 424 or. ISBN 9788445432105..
- ↑ Txantiloi:Er Expansión. Datos macro. (Noiz kontsultatua: 25.12.2019).
- ↑ (Ingelesez) Godin, Seth. (2018). This Is Marketing: You Can't Be Seen Until You Learn to See. Portfolio, 288 or. ISBN 0525540830..
- ↑ Txantiloi:Er De Jaime Eslava, José. (2013). Finanzas para el marketing y las xentas. Cómo planificar y controlar la gestión comercial. ESIC Editorial, 197 or. ISBN 9788415986225..
- ↑ Txantiloi:Er Castán, Jose Maria. (2009). Fundamentos y aplicaciones de la gestión financiera de la empresa.. Piramide, 184 or. ISBN 9788436823202..
- ↑ Harvard Bussiness School. (Noiz kontsultatua: 26.12.2019).
- ↑ (Ingelesez) EBITDA. (Noiz kontsultatua: 27.12.2019).
- ↑ (Ingelesez) Cash-flow. (Noiz kontsultatua: 27.12.2019).
- ↑ (Ingelesez) Treasury Management. (Noiz kontsultatua: 27.12.2019).
- ↑ Txantiloi:Er Lopez Dominguez, Ignacio. (2018). Cash management: guía práctica para una gestión de tesorería eficiente.. Fund. CONFEMETAL, 300 or. ISBN 9788416671908..
- ↑ (Ingelesez) BALANCE-SHEET. (Noiz kontsultatua: 27.12.2019).