Gastu
Erabilera arruntean, gastua beste pertsona edo talde bati zerbitzu baten truke, edo produktu baten truke ematen zaion diruaren balantzea da. Adibidez, alokairuan dagoen norbaitentzat, alokairua gastu bat da. Ikasle edo gurasoentzat, unibertsitate-tasak gastu bat dira. Janaria erostea, arropa, etxeko tresnak edo kotxe bat gastu gisa hartzen dira.
Pertsona juridiko edo fisikoek beren betebehar eta funtzionamendu operatiboei aurre egiteko dituzten diru gastuak dira. Gastua boluntarioki aktiboko elementuak iraunkortzeko eta ondoren diru sarrerak lortzeko akzio bezala definitzen da. Enpresa edo negozio bat kudeatzeko inbertsio gisa ere defini daiteke gastua.