Siri
Siri Apple Inc-en iOS, watchOS, macOS eta tvOS sistema eragileetan aurki daitekeen laguntzaile adimentsu bat da. Laguntzaile honek ahots-kontsultak eta hizkuntza naturaleko interfazea erabiltzen ditu galderak erantzuteko, gomendioak egiteko eta ekintzak burutzeko, Interneteko zerbitzu multzo bati eskaerak bidaliz. Softwarea erabiltzaileen hizkuntza, bilaketetara eta lehentasunetara egokitzen da. Itzulitako emaitzak banan-banakoak dira.
Siri | |
---|---|
Susan Bennett (en) eta Cyril Mazzotti (en) laguntzaile birtuala, Software jabeduna, virtual digital assistant (en) eta voice assistant (en) | |
Sortzailea(k) | Apple Inc. |
Egilea(k) | Susan Bennett (en) eta Cyril Mazzotti (en) |
Sorrera-urtea | 2011 |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Siri |
Azken bertsioa | ezezaguna |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, frantsesa, errusiera, alemana, japoniera, koreera, txinera, italiera, gaztelania, nederlandera, Thailandiera, portugesa, norvegiera, daniera, turkiera, suediera, arabiera, finlandiera, Malaysiera eta hebreera |
Euskarria | MacOS X, Apple TV, Apple Watch, iPod Touch 6 (en) , HomePod (en) , iOS, visionOS eta iPadOS |
Sarrera gailua | Lengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea |
Programazio-lengoaia | Objective-C |
Sistema eragilea | iOS, watchOS, tvOS, iPadOS, visionOS eta MacOS X |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Apple Inc. eta Siri Inc. (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Samantha (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
http://www.apple.com/es/ios/siri/ | |
Siri SRI International enpresaren Adimen Artifizialeko Zentroak garatutako proiektu batetik abiatutako spin-off bat da.[1] Bere hizketa-ezagutze motorra Nuance Communications-ek emandakoa izan da, eta Sirik ikasketa automatikoko teknologia aurreratuak erabiltzen ditu funtzionatzeko. Bere jatorrizko amerikar, britainiar eta australiar ahots-aktoreek 2005garren urtearen inguruan ahotsak grabatu zituzten, Siri-rentzako izango zirelaren berririk izan gabe. Ahots laguntzailea iOS aplikazioetarako kaleratu zen 2010eko otsailean, eta Applek bi hilabete geroago erosi zuen[2]. Orduan, Siri iPhone 4S bertsioan barneratu zuten[3], bere kaleratzeko datan, 2011ko urrian. Garai hartan, aplikazioa App Store-tik ezabatu zuten. Siri Apple-ren produktuen zati bihurtu da, urte askotan zehar beste hardware gailu batzuetara egokitu dena[4], iPhone modelo berrietara, iPad, iPod Touch, Mac, AirPods, Apple TV eta HomePod barne.
Siri-k erabiltzaile-komando sorta zabala onartzen du, besteak beste, telefonoaren ekintzak egiteaz gain, oinarrizko informazioa egiaztatzen du, programatutako gertaerak eta gogorarazleak eta gailuen ezarpenak kudeatzen ditu, Interneten nabigatzeko gai da eta entretenimenduzko informazioa aurkitzeko eta iOS-integratutako aplikazioekin elkarlanean jarduteko gai da. 2016an iOS 10-aren estreinaldiarekin, Apple-k gainontzeko aplikazioei Siri erabiltzeko sarbide mugatua ireki zuen, mezularitza aplikazioak, ordainketak eta Internet bidezko dei-aplikazioak barne. IOS 11-ren estreinaldiarekin batera, Apple-k Siri-ren ahotsa eguneratu du giza ahots garbiagoak lortzeko, galderak jarraitzeko, hizkuntza-itzulpenak egiteko eta gainerako ekintzak osatzeko.
2011ko iPhone 4S-aren Siri-ren jatorrizko bertsioak kritika desberdinak jaso zituen. Erabiltzaileen informazioaren testuinguru-ezagutza eta ahots atzemateagatik gorespenak jaso zituen, egutegiko hitzorduak barne. Hala ere, kritikak izan zituen erabiltzailearen komando zorrotzak behar izanagatik eta malgutasun falta izateagatik. Inguruko informazio faltagatik ere kritikatu zen, ingeles azentu jakin batzuk ulertzeko gai ez zelako. 2016 eta 2017garren urteetan, hainbat komunikabidetako txostenek adierazi dute Siri-k berrikuntza falta duela, batez ere beste teknologia-konpainia lehiakideen ahots-laguntzailekin alderatuz[5]. Txostenak Siri-ren funtzio multzo mugatuak eta ahotsaren atzemate txarra aipatzen ditu.
Historia
aldatuJatorria
aldatuSiri SRI International-ren Adimen Artifizialeko Zentroko proiektu baten eta DARPA finantzatutako CALO proiektuaren zati bat da.[1] Dag Kittlaus, Adam Cheyer eta Tom Gruberek fundatu zuten.
Garapena
aldatuSiri-ren hizketa-ezagutze motorra Nuance Communications hizketa-ezagutze enpresarena da. Hau ez zen ofizialki aitortu hainbat urtez, Nuance-ko CEO Paul Ricci-k 2011ko hizketa-ezagutze hitzaldi batera arte. Hizketa-hautemate sistemak ikasketa automatiko teknika sofistikatuak erabiltzen ditu, besteak beste, sare neuronal konboluzionalak.
Ezaugarriak eta aukerak
aldatuApplek Sirirekin elkarreragiteko ahots-komandoak eskaintzen ditu[6], barne dituelarik[7]:
- Telefono eta testu-ekintzak, esate baterako "Call Sarah", "Irakurri nire mezu berriak", "Konfiguratu tenporizadorea 10 minututara", eta "Posta elektronikoa bidali amari".
- Oinarrizko informazioa egiaztatu: "Zer da gaurko bezalako eguraldia?" eta "Zenbat dolar daude euro batean?"
- Gertaerak eta gogorarazleak programatu: "Programatu bilera bat" eta "Gogora nazazu"
- Gailuaren ezarpenak kudeatu, "Hartu argazkia", "Aktibatu Wi-Fi" eta "Handitu distira".
- Interneten bilatu, "Definitu ...", "Aurkitu argazkiak ..." eta "Bilatu Twitter-en..." Nabigazioa, "Etxera bueltatu", "Zein da trafikoaren egoera etxerako bidean?", eta "Aurkitu gidatzeko jarraibideak leku batera..."
- Entretenimendua, esate baterako, "Ikusi saskibaloi jokoak", "Zein film daude ematen nigandik gertu?", eta "Eman liburu baten sinopsia..."
- iOS-en integratutako aplikazioekin konektatu, "Apple Music gelditu" eta "Abesti hau gogokoenen artean gorde"
Sirik galdera dibertigarriei erantzuteko aurrez programatutako erantzun ugari eskaintzen ditu. Galdera hauen artean, "Zein da bizitzaren esanahia?", Sirik erantzun diezaioke "Aurkeztutako froga guztiak puntu berera heltzen dira, txokolatea"; "Zergatik nago hemen?", "Ez dakit. Nire buruari berdina galdetu diot"; eta "Nirekin ezkonduko zinateke?", "Nire erabiltzailearen lizentziaren akordioak ez du ezkontza onartzen. Barkatu".
Hasierako emakumezkoen ahotsetara mugatuta zegoen. Applek 2013ko ekainean argitaratu zuen Siri-ren generoa aukeratzeko posibilitatea, gizonezkoen ahotsa gehituz[8].
2014ko irailean, Applek erabiltzaileek "Hey Siri" esateko gaitasuna gehitu zion laguntzaileari, gailua fisikoki kudeatu behar ez izateko.
2015eko irailean, "Hey Siri" ezaugarria eguneratu zen ahots bidezko atzemate banakatua barneratzeko, jabea ez den baten aktibazioa saihesteko asmoz.
IOS 10ren iragarkian 2016ko ekainean IOS 10-aren iragarpenarekin, Apple-k aplikazioen programazio interfaze (API) bidez, hirugarren garatzaileei Siri-ko sarbidea eskaini zien. API-ak Siri-ren erabilera murrizten die hirugarrenen mezularitza aplikazioei, ordainketa-aplikazioei eta Internet bidezko deiei.
IOS 11n[9], Sirik galdera jarraipenak egiteko gai da, hizkuntza itzulpenak onartzen ditu eta hirugarrenen ekintza gehiagori irekitzen da, zereginen kudeaketa barne. Horrez gain, erabiltzaileek Siri-ri idazteko gai dira eta "Gailu-ikaskuntza" teknikak Siriren iradokizunak hobetzen ditu iOS aplikazio desberdinen erabilera pertsonala modu pribatuan aztertuz.
Erabilera eta eskainitako laguntza
aldatuSiri erabiltzen hasteko, "home" botoia sakatu behar duzu 2 segundoz Iphone-ean, Ipod-ean... Orduan, bi tonu jarraian entzungo dituzu eta, orduan, Siri-ri zer bilatu nahi duzun esan ahalko diozu. Iturri desberdinen arabera, Sirik erabiltzailearen hobespenak gordetzen dituen ikaskuntza prozesua egiten du. Zure informazio pertsonala sartzeko, Ezarpenak > Orokorra > Siri joan behar duzu. Espazio honetan izena, eskualdea, hizkuntza eta zure datuak zehatz ditzakezu. Esate baterako, Ahoskera-ñabardurak esate baterako,Siri-k "X Tee" "Texas" zela ikasi[10] zuen haste bat pasa ondoren.
Siri hainbat zeregin desberdin egin ditzakeen laguntzaile bat da. Eskatu diozunari buruzko informazioa bilatzen du eskuragarri dauden aplikazioetan. Informazio hori aurkitu ezin badu, Interneten bilatuko du. Siri-k eguraldiari buruzko informazioa bilatu dezake, hurbilen duzun jatetxeen informazioa, zinemetan dauden filmak, Facebook-en post bat egin, tweet bat egin, aplikazio bat ireki, abisuak sortu, mezu bat bidali, hitzorduak antolatu, posta elektroniko bat bidali, alarma jarri, mapan ibilbide bat sortu, burtsari buruzko informazioa erakutsi, tenporizadorea jarri eta zertan lagun ahal zaituen galdetu diezaiokezu. Siri laguna eta laguntzailea izan daiteke, zure bizitza errazagoa bihu dezakeena, teklatuan idazteko beharrik izan gabe.
Funtzionamendua
aldatuMugak
aldatuiOS 6 iristearekin batera, hainbat herrialdetan desabantaila geografikoak ikusi ziren, Siri-ren zerbitzu ugari Estatu Batuetatik kanpo ez zuten funtzionatzen. Hain zuzen ere, Sirik ez zuen onartzen Estatu Batuetakoak ez ziren erabiltzaileek trafikoko datuak eskatza, inguruko negozioetako edo helbideak eskatzea ere. Engadget-en arabera, Sirik asko hobetu zuen 2012an, horien artean gaztelerazko hainbat zeregin eta hizkuntzarako laguntza gehituz. Beste mugetetako bat, Siri-k sistema itxi batean funtzionatzen duela da. Ez du beste Apple zerbitzu edo aplikazio batzuekin funtzionatzen hauek beste “backend” batekin konektatuta badaude.
Siri ibilgailuetan
aldatu"Siri Eyes Free" gidariaren arreta desbideratu gabe iPhone-aren funtzio guztiak erabili ahal izateko diseinatuta dago, hala nola: norbaiti deitu, musika hautatu eta erreproduzitu, testu mezuak idatzi, mapak erabili, toki baten helbidea lortu edo egutegiaren kontsultatu; guztia, jakina, telefonoa begiratu gabe, askotan gidariek egiten duten keinu txarra.
Merkatu lehia
aldatuDagoeneko aipatu dugun bezala, Sirik beste laguntzaile pertsonal batzuekin lehiatzen du[11]: Speak with me, Edwin, Speaktoit, Google assistant, Microsoft Cortana, Amazon Alexa eta Samsung Bixby besteak beste. Programa horiek guztiak funtzio berberak edo Siri-ren antzekoak egiten dituzte.
Ondorioak
aldatuSirik, bere erabiltzaileen artean gogobetetasun handia sortu du. 2012an Europar Batasuneko erabiltzaile anonimoei egindako inkesten arabera, zehaztu egin da Siri-rekin "oso pozik" dagoela %50-a, %21-a "pozik" dagoela, %18-a neutroa dela eta inkestatutako pertsonen %11 Siriren pozik daude. Aurreko datuen arabera, inkesten fidagarritasunetik hartuta, argi eta garbi ikusten da Sirik nahiko emaitza onak lortu dituela.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Wortham, Jenna. «A Personal Assistant on Your iPhone» Bits Blog (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ BREAKING NEWS: Siri bought by Apple — Scobleizer. 2011-10-06 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Siri laguntzailea: Applek iPhone 4Srekin hitz egiten ikusi nahi zaitu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Apple Announces New Apple TV With Siri, App Store, New User Interface and Remote. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ «Zenbateraino da berritzailea Appleren Siri, ahots bidezko laguntzailea?» Zenbateraino da berritzailea Appleren Siri, ahots bidezko laguntzailea? (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Siegler, MG. «Siri, Do You Use Nuance Technology? Siri: I’m Sorry, I Can’t Answer That.» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «The complete list of Siri commands» CNET 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) Matney, Lucas. «Siri gets language translation and a more human voice» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ «Siri on iOS 11 gets improved speech and can suggest actions based on how you use it» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «An Exclusive Look at How AI and Machine Learning Work at Apple | Backchannel» WIRED (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
- ↑ «Android ahots laguntzaileak ezagutzen dituzu?» KZblog (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
Ikus, gainera
aldatu- Cortana, Microsoft-en laguntzailea.
- Google Assistant, Google-rena.
- Chatbot
- Chatterbot zerrendak
- Adimen artifiziala
- Hizkuntzaren prozesamendua