Satay edo Saté, jatorriz Sumatra, Indonesia eta Javako usadiozko plater bat da, baina gaur egun Hego-ekialdeko Asiako hainbat herrialdeetara ere hedatu da, tartean Txina, Malaysia, Singapur, Filipinak eta Thailandia, bai eta Herbeheretar Inperioaren eremu horretako kolonien bidez Herbehereak ere.

Satay
broxeta
Materialakoilasko-zerrendak
arraina
oilasko-haragia
barrukia
itsaskia
behikia
ahuntz haragia
kakahuetea
tipulatxa
baratxuria
edateko urra
gatz arrunta
satay sauce (en) Itzuli
soja
Makila
lima
kecap (en) Itzuli
Osagaiakharagia, barrukia, oilasko-haragia, arraina eta itsaskia
Historia
JatorriaIndonesia

Satayaren errezeta eta osagaiak herrialde batetik bestera asko aldatu daitezke, baina funtsean ikatz suzko parrila batean sukaldatu eta banbu edo koko makil batean sartutako haragi pusketetan oinarritzen da. Satay haragiei kolore hori exotikoa eta zaporea emateko kurkuma gehitzen zaie. Erabilitako haragia animalia ezberdinetakoa izan daiteke: txahal edo behia, txerria, oreina, arraina, ganbak eta oilaskoa, eta zenbait herrialdeetan baita kokodrilo eta sugea ere. Kakahuetez egindako bustitzeko saltsa, tipula edo pepinillo eraztunez eta ketupatez ere lagundu daiteke. Txerridun sataya piñaz eta kurkumaz zerbitzatu daiteke, eta Indonesiako bertsioak sojazko bustitzeko saltza izan ohi du.